Zurrumurruen aurkako tailerrak antolatu dituzte Basaurin. Aurtengo prestakuntza planteatzeko orduan, kontuan hartu dira sarea osatzen duten pertsonen ibilbidea eta interesak. Eta pandemia-garai honetan zainketen, adierazpen eta jokabide arrazisten, komunitarioen eta askotarikoen inguruan sozialki sortzen ari diren bizipenak, ikaskuntzak eta hausnarketak ere bai. Tailerrak honako hauek izango dira: Martxoaren 16an, Emakume behartsuak eta migratuak: etxeko langileak Euskadin izango da. Bigarrena, apirilaren 20an, Entsegu errorea: zurrumurruen aurkako solasaldiak praktikatuz eta hirugarrena, maiatzak 11an, Jardunbide komunitario egokiak, kulturarteko eta arrazakeriaren kontrakoikuspegiaz. Segurtasun neurriak bermatzeko, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Tailerrei buruz informazio gehiago lortzeko zurrumurruakdesmuntatubasauri.eusagertuko da, eta bertan egin ahal izango da izen-ematea, baita 606 05 06 62 telefonora deituz.