BILBO. Etxebarri Red Innpulsoko Emakumeak, Berrikuntza eta Zientzia 1.Topaketan izango da. Topaketa otsailaren 1ean Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldean antolatuko da.

Zientzia Ministerioak 2011n “ZIENTZIAREN ETA BERRIKUNTZAREN HIRIA “ bereizkuntza eman zionetik, Etxebarri INNPULSO Sarearen kide izan da.

Jardunaldi hau Etxebarriko Berrikuntzaren Plan Estrategikoan kokatzen da, bere baitan, udal politiketan genero ikuspuntua sustatu nahi du, berdintasunean oinarritutako hirian sormen prozesua abian jarri nahi da udal batzuen konpromisoa agerian utziz eta aldi berean, emakumeak mundu zientifikora eta teknologikora hurbiltzeko mezu inklusiboa zabaldu nahi da.

Jardunaldi honetan Etxebarriko Udalak, mahai-inguruan parte-hartuko du, “Generoa & lidergoa” Hiri Berritzaileak eta Inteligenteak: berdintasun eredu baterantz”. Udal Berrikuntza Zentroko (CIME) arduradunak , Ines Francok, udalerrian berdintasun politiketan izandako aurrerapausoak jakinaraziko ditu, baina, batez ere, WikiEmakumeok proiektua aurkeztuko du. Proiektu parte-hartzaile hau 2015ean abiatu zen Wikipedian genero-arrakala murrizteko helburuarekin. Proiektu hau pertsona askoren ( batipat emakumeen) lan nekaezin eta konprometituari esker lortu da, Inurtxik, Etxebarriko Emakumeen Elkarteak bultzatuta. Lan honek ahalbidetu du duela aste gutxi Bizkaiko Foru Aldundiak Elkarlan saria eman izana.

Etxebarriko Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu egunez egun Berrikuntza bultzatzen duten guzti horiei eta emakume eta gizonen arteko aukeren berdintasunaren aldeko konpromisoa hartu duten guztiei.