Astero bezala, Ermua Antzokiak lau film berri proiektatuko ditu datorren ostegunetik astelehenera bitartean, karteldegia berrituz. Hauek izango dira hurrengo astean eskainiko diren filmak: 'Las cuatro hijas' dokumentala, 'Buscando a Coque' ekoizpen espainiarra, 'Priscilla' film komertziala eta 'El arca de Noé' animaziozko filma.

Osteguneko zineklubaren saioak 'Las cuatro hijas' izeneko dokumentala eskainiko du, Tunisiako ekoizpena, Kaouther Ben Haniak zuzendua. Film luze dokumental onenaren izepdapena jaso du Oscar eta Cesar sarietan (Frantzia). Olfa emakume tunisiarra da, lau alabaren ama, bere bizitza iluntasun eta argiaren puntuak ditu. Egun batean, bere bi alaba zaharrenak desagertzen dira. Ostegunean 20:30etatik aurrera.

Filma komertzialen atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, Teresa Bellón eta César F. Calvillok zuzendutako 'Buscando a Coque' ekoizpen espainiarra ikusi ahal izango dugu. 90 minutu irauten duen komedia erromantikoa da. Aktoreen artean Alexandra Jiménez, Hugo Silva, Coque Malla eta Betiza Bismark daude. Zesar eta Teresa bikote zoriontsua dira, gau batean Coque Mallarekin oheratzen den arte. Teresak Zesarri gertatutakoa aitortzen dio, damututa, baina berak ez daki nola jokatu. Zure mito erotikoarekin desleiala izatea barkagarria al da?

Asteko bigarren proposamen komertziala 'Priscilla' izango da, Sofía Coppolak zuzendutako ekoizpen iparramerikarra. Drama biografiko honek emakumezko aktore onenaren saria lortu du Veneziako jaialdian. Priscilla Beaulieu nerabeak Elvis Presley festa batean ezagutzen duenean, rock-and-rollaren superizarra da. Elvis ustekabeko jokabideak ditu gune pribatuan: maitale zirraragarria, bakardadean aliatua, lagun zaurgarriagoa. 107 minutu irauten du eta larunbatean 20:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandean, 17:00etan, publiko gazteenarentzako saioan, 'El arca de Noé' abentura eta musika animazioa proiektatuko dugu. Erauntsia iristen denean, espezie bakoitzeko ar bat eta eme bat bakarrik igotzen dira Noeren Arkara, baina bi sagu xelebre Arkan sartzen dira, eta elkarrekin saiatuko dira haragijaleen eta belarjaleen arteko borroka saihesten. Informazio gehiago Ermua Antzokiaren atalean.