Síguenos en redes sociales:

Bizkaibus Zerbitzuak pandemiaren aurretik lortutako gehieneko eskariaren % 91 lortu du

Bizkaibusek pandemiaren aurretik lortutako gehieneko eskariaren % 91 lortu du, urte batean, 2021etik 2022ra, %20,95 haziz. Izan ere, 2021ean 22.047.895 bidaia egin zituen eta 2022an, 26.675.405, aireporturako eta Zamudioko teknologia-parkerako irisbide zuzena ematen duten likeak gehien hazi direnak izanez.

Zehatzago esanda, A3247 Bilbo - Aireportua lineak bikoiztu egin ditu 2021eko zifrak, eskaera % 120 handituz. Linea hori 2021ean 409.145 bidaia egitetik 2022an 902.030 egitera igaro zen, hau da, 2019an lortutako datutik gertu, orduan guztira 1.069.090 bidaia egin baitzituen. Horrela ekitaldiaren bigarren zatian berriro ere Bizkaibus zerbitzuan bidaiarik gehien izan dituen linea izan da.

Ranking honetan A3136 Bilbo-Barakaldo-Santurtzi linea, 2022an 991.558 bidaia izan zituena, eta A3129 Lutxana-Gurutzeta-Santurtzi linea, guztira 967.153 bidaiarekin, ere nabarmentzen dira.

Beste alde batetik, UPV/EHUko campuserako irisbidea ematen duten 23 lineek 2021ean baino % 22,24 eskari handiagoa izan zuten, Zerbitzuaren batezbesteko hazkundearen gainetik, eta 2.367.910 bidaia erregistratu zituzten; horien artean A2318 Termibus - UPV/EHU (Autobidez) izan zen guztietan eskatuena, 2022an 442.871 bidaia egin baitzituen guztira.

Miguel Ángel Gómez Viar Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko foru diputatuak adierazi duenez, oro har, lortutako datuek bermatzen dute herritarren mugikortasun-beharrizan zehatzei aurre egiteko egindako lana eta ahalegina, pandemiaren ondorioz izandako egoera zaila gorabehera.