Síguenos en redes sociales:

Bermeoko jaiak iragartzeko hiru aukera

Bermeoko jaiak iragartzeko hiru aukeraB.U.

Bermeoko jaiak. Aurreko urteetan bezala, bermeotarrek aukeratuko dute Andra Mari eta Santa Eufemia jaietarako kartel iragarlea. Bada, Kultur Etxean ezarri den kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute eta Internet bidez jasotakoek %30a. Internet bidez botoa eman ahal izateko https://forms.gle/LovLtvrsDfw9J9Yzbost estekan egin ahal izango da. Epaimahaiak balioan jarri du lanen maila. Izan ere, hamaika proposamenen artean hiru aukeratu dituzte: Alkarregaz, Festixili eta Zure adatsetan nahastuko naz berriro. “Orain herritarren txanda izango da. Uztailaren 12an emango da jakitera aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela”.