Maite, Nere, Jurdan, Veronica eta Zuriñe Atxuriko ikastolako gurasoek Korrikan parte hartu dute gaur, euren seme-alabekin batera: Jare, Oma, Ane, Ekai, Mayi eta Nora. Amurrion hasi zen egunean izan ziren, Atxuriko korrika txikian ere parte hartu dute eta Zugarramurdira hurbilduko dira. "Printzipioz ez dugu Donostiara joateko asmorik, jende gehiegi egongo da", esan du Maitek. Denek batera batera abestu dute Tipi-Tapa Korrikaaaa!