Gaur goizean, irailak 16, osteguna, Sarekin Sareak osoko bilkura ospatu egin du Bilbon, elkarlaneko ekosistemen garapenean sakontzeko prozesuaren barruan. Sarekin Sarea eragileen ekosistema da, Bizkaiko foru-erakundeek ekintzailetzaren inguruan sortutakoa.

Helburuetako bat Sare horren beharrak eta elkarguneak, indarguneak eta ahalmenak identifikatzea da eta, aldi berean, eragileak Sare horren inguruan mobilizatzea.

Prozesua urte amaierara arte luzatuko da eta Sarekin Weeken ekitaldiaren II. edizioarekin amaituko da, Marivi Riolek, ekitaldia antolatu duen DEMA, Enplegu eta Ekintzailetza Agentziako zuzendariak, aurreratu duenez.

Saioan Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko foru diputatua, Teresa Laespada, izan da; diputatuak lurraldeko ekintzailetzaren aldeko apustu garbia berretsi du, ekimen ekintzaile bat bera ere bidean gera ez dadin berak zuzentzen duen erakundeak laguntzarik ematen ez diolako.

Diputatuak adierazi duenez, "gizarteak pertsona guztiak behar ditu, pertsona horien gaitasunen % 100, talentuaren % 100". "Eta hau bermea da inor atzean ez uzteko, inor kanpoan ez uzteko", gaineratu du.

Gainera, "herritarrek beste ekintzailetza eredu gizatiarrago bat eskatzen dute" zehaztu du eta beraz, ikuspegiak eta konpromisoak "merkatu balioa sortzeaz haratago doan ekintzailetza" behar dute: "balio soziala sortzearen aldeko apustua egiten dugu".

"Dei diezaiogun baliodun ekintzailetza, helburuak, arima, zentzua edo inpaktua dituena. Enpresaren zeregin sozialaz jabetzen den ekintzailetza", azpimarratu du.

Ekitaldian Sarekin Sarearen jardueraren balantzea egin da, Bizkaiko Lurraldeko Sareko ekintzailetza-eragileen lankidetza-ekosistema honen sendotasuna azpimarratuz. Saioak, halaber, Sarearen beharrak eta helburuak identifikatzeko balio izan du.

Prozesu honetan, Alberto Alonsok eta Manuel Rodriguezek (Impact Hub-ekoek) eta Pablo Ocañak (Urbegi TGN - The Global Network-ekoak) osoko bilkuran partekatutako hausnarketak baliagarriak izan dira Sarekin Sarea bezalako ekosistema kolaboratiboen garapena aurkezteko. Hiru hizlari hauen ekarpenak indartu egin dira Sarearen egungo egoera aztertzeko eta etorkizuneko beharrak eta asmoak identifikatzeko antolatu diren hainbat lan-mahaitan parte hartzeko dinamiken bidez.

SAREKIN WEEK

Beste alde batetik, Marivi Riolek, DEMA foru agentziako zuzendari kudeatzaileak, "Sarekin Week" Bizkaiko Ekintzailetzaren Astearen II. edizioaren eduki eta helburu batzuk aurreratu ditu. Ekitaldi hori urte amaieran egiteko ustea dago.

Riolek azaldu duenez, 2020an egin zen SarekinWeek Ekintzailetzaren Asteak erakutsi zuen Bizkaiko Eragileen Sarea "indartsuagoa eta eraginkorragoa" dela "elkarlanean lan eginez, baliabideak eta zerbitzuak partekatuz", horrela "gure ahalegin honen erdigunea diren Bizkaiko ekintzaileei zerbitzu hobea emateko".

"SarekinWeek ekimenaren II. edizioak Sare gisa indartzeko balioko du; gure xedea ekitaldi honek Bizkaiko komunitate ekintzailearentzat duen erreferentzia-izaera finkatzea da. Gure lurraldeko ekintzailetzaren joerak eta etorkizuna aztertzeko eta eztabaidatzeko aste garrantzitsua da. Belaunaldi berriei zer ekintzailetza helarazi nahi diegun eztabaidatzean jarriko dugu arreta: inpaktua izango duen ekintzailetza, gizartearen eta ingurumenaren eraldaketa eragingo duena ", azpimarratu du.

Ostegun honetan Bizkaia Aretoan (UPV/EHU) egin den osoko bilkura presentziala osatzeko hiru tailer egingo dira datozen hilabeteetan, hauek ere presentzialak: lehenengoak ekintzailetza-ekosistemak aztertuko ditu, bai eta Bizkaian nola sustatu ere; bigarrenean, elkarlan-sarea osatzen duten eragileekiko komunikazio- eta lankidetza-prozesuak ezarriko dira; eta, hirugarrenean, komunitateak eta lankidetza izango dira ardatz, horiek baitira etorkizuneko gakoak.

Bizkaiko Foru Aldundiak ekintzailetzaren alde azken urteotan garatu duen foru-estrategia Espainiako Gobernuak Espainia Puede Planean garatu duen politikarekin bat dator. Plan horren arabera pandemiari aurre egiteko baliabideen % 17 (72.000 milioi 2023ra arte) herrialde honetako industriaren ekoizpen-sarea modernizatzera eta Espainia Nazio Ekintzailea Estrategia bultzatzera bideratuko dela aurreikusten da.

'Sarekin Week' ekimenaren I. edizioan -pandemia betean egin zena 2020ko urrian- antolatzaileek ezarritako bi helburuak bete ziren. Alde batetik, pertsona ekintzaileak eta haien ideiak Bizkaiko lurraldean laguntza eman diezaieketen erakundeekin harremanetan jartzea, errealitate bihur daitezen. Gainera, ekintzailetzaren asteak Bizkaian ekintzailetzaren inguruan sortutako ekosistemaren dinamismoa erakusteko balio izan zuen: pertsona guztientzako topagune eta aholkularitza pertsonalizatua emateko tokia, garai hartan zalantzak nagusi izan arren eta, neurri txikiagoan, baita Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz enpresa berri bat sortzea erabaki duten edo erabakiko duten pertsonentzako esparrua ere.

Lehen edizioan, aurrez aurreko biltzarraz gain, 68 hizlarik baino gehiagok parte hartu zuten, eta 30 ekitaldi, 1.740 bistaratze eta 175 matchmaking egin ziren. Guztira, 2.824 inskripzio egon ziren.

Sarekinweek ekimenaren I. edizioak ekintzaileen komunitatearen barruko jarduera % 15 handitzea ekarri zuen eta webguneak 4.299 erabiltzaile izan zituen guztira, 5,276 saiorekin, eta 14.469 orrialde ikusi ziren.