'Osasunaren alde' kanpaina, Mungian
Bullying-a eta izurritearen eragina osasun mentalean izango dira aztertuko diren gaiak, maiatzaren 31ra arte
Mungiako XVI. Osasunaren alde. Bullying-a eta izurritearen eragina osasun mentalean izango dira aztertuko diren gai nagusiak. Maiatzaren 31ra arte, Mungialdeko Mankomuniatateko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak, Mungiako Udalarekin batera, osasunari lotutako ekintza desberdinak antolatu ditu. Bihar, 18:00etatik aurrera (Olalde Aretoa), Iñaki Zubizarretak Una historia de superación, Bullying-aren gaineko bizipen eta zehaztasunak aztertuko ditu. Maiatzaren 25ean (Torrebillela aretoan), Marian Becerro mediku, psikoterapeuta eta psikodramatista, izurriteak osasun mentalean daukan eraginaren gaineko ikuspegiaz arituko da.
Genero ikuspuntutik aztertuko du horren eragina eta psikofarmakoen erabileraren aurreko alternatibak. Izena eman beharko da preben-tzioa@mungialde.eus helbidera idatzita edo 944047707 telefonoan. Beste jarduera batzuk ere egongo dira. Besteak beste, Ke bako gazteak sari-banaketa, Gurutze Gorriaren eskutik tailer desberdinak, clown ikuskizun bat...
Temas
Más en Bizkaia
-
Todos los conciertos de Hirian: 18 artistas actuarán gratis en Rekalde
-
Bilbao abre las inscripciones para las colonias de verano este miércoles
-
Expovacaciones regresa al BEC con las alternativas de ocio más innovadoras: parapente, pintar con vino o Txotx Experience
-
¿Cuál es la única playa de Bizkaia que tiene bandera azul?