Euskera ikastaroak prest daude Zornotzan
Egungo egoerara egokitutako 2020-2021 ikasturteko matrikulazio epea zabalik dago
Estreinatu berri den 2020-2021 ikasturteak ekarriko dituen erronkei aurre egiteko, Zornotzako Udalak, aurreko urteotan egin duen moduan, udalerrian eskeintzen diren euskara ikastaroen berri eman zuen atzo. Oraingoan egungo egoerak baldintzatutako ikastaroak izango dira, baina osasun eta segurtasun neurri ezberdinekin ikasturtea aurrera eramateko gai izango direla argi utzi zuten euskera lantzen eta ikasten jarraitzeko.
Zornotzako Barnetegiak, AEK eta Udal Euskaltegiak egungo egoerara egokitutako ikasturteari aurre egingo diote eta dagoeneko 2020-2021 ikasturteko matrikulazioaren epea zabalik dago. “Erronka berriei egokitu eta egoerara moldatu eta erantzutea tokatu zaigu eta hiru eskaintza ezberdin emango ditugu”, azaldu zuen Maribi Zubiaga Zornotzako Barnetegiaren zuzendariak. Era berean Igor Landaluze, AEK-ko arduradunak “ikasturte ezohiko batetik gatoz, baina ikastalde guztiak mantentzeko gai izan gara eta gogotsu eta itxaropentsu gaude” azpimarratu zuen. Zentzu horretan, Idoia Zuloaga Udal Euskaltegiaren zuzendariak, taldeak egokitu eta murriztu beharko direla aitortu zuen, baina hala ere “talde anitzak osatzeko aukera dago, adin ezberdinetakoak, 60-90 orduko ikastaroak eta aurrekoan ezustekoan arrapatu zigun, baina oraingoan ez da hori gertatuko”.
Azkenik, Amaia Aurrekoetxea Euskara zinegotziak, Zornotzako Udalak udalerrian erroldatuta dauden ikasleei diru-laguntzak eskaintzen jarraituko duela adierazi zuen urrian hasita.
Temas
Más en Bizkaia
-
El acceso a la Zona de Bajas Emisiones de Bilbao no requerirá la pegatina ambiental
-
Todos los conciertos de Hirian: 18 artistas actuarán gratis en Rekalde
-
Bilbao abre las inscripciones para las colonias de verano este miércoles
-
Expovacaciones regresa al BEC con las alternativas de ocio más innovadoras: parapente, pintar con vino o Txotx Experience