Umeen tanborrada jaietako ikuskizun berezietako bat da
5-13 urte bitarteko neska-mutilak aritzen dira kulturalki hain barneratuta duten ekitaldi honetan eta bizirik mantentzeko lan egiten dute
UMEEN tanborrada ere gero eta lagun eta parte-hartzaile gehiago erakartzen dituen ikuskizun bat bilakatu da Karmengo eta Santanatxuko jaietan. Hasiera batean Iban Ibarretxe, musikari eta Udazken Txistulari taldeko kidea, ibili zen tanborradaren zuzendari eta antolakuntza lanetan eta azkenengo urteotan, gutxi gora behera 2014tik, Aritz Labrador, Zornotza Musika Bandaren zuzendariak hartu zuen kargua.
Zuzendari gaztearen esanetan "umeen tanborrada umeentzat topagune bat izaten da. Alde batetik zornotzarrek kulturalki hain barneratua daukagun sentipen bat izaten da tanborradaren eguna eta bizirik mantentzeko aukera izaten da eta bestetik, adin ezberdinetako umeek musika, erritmoak eta koordinazioa ikasteko aukera polit bat da". Horrela, musika eta denon arteko parte-hartzea sustatzen dira.
Guztira 60 bat ume aritzen dira tanbor-jole moduan, baina gero tanborrada osatzen duten gorputz guztiak fusilariak, zaldunak, sukaldariak eta kantinariak ere badaude eta 5-13 urte bitarteko ehundaka neska-mutil biltzen dira urtero Amorebieta-Etxanoko umeen tanborradan.
Temas
Más en Bizkaia
-
El edificio Maria Telkes del parque tecnológico de Abanto acoge a su primera empresa
-
Bilbao tendrá vuelos directos con uno de los mercados de Navidad más espectaculares de Europa
-
San Fidel Ikastola planta un retoño del Árbol de Gernika para conmemorar su 125 aniversario
-
Bizkaia suma seis nuevos Soletes de Repsol: cinco restaurantes y un bar para disfrutar de la primavera