Hainbat ekitaldi izango dira Ugao--Miraballesen asteburuan, datorren igandean , martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta. Ekitaldiak ostiraleko arratsaldeko 16:30etan hasiko dira "La última locura de Claire Darling" filmaren emanaldiarekin Jane Jauregian. Eskarne Larrinagak bideratuko du saioa.
Programako bestelako ekintza guztiak igandean burutuko dira, martxoak 8. Goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte erakusketak, kalejirak eta herri kirolen erakustaldiak izango dira protagonista, besteak beste. Azpimarratzekoak dira bereziki BBK Fundazioaren laguntzarekin antolatu den eta goizeko 10:00etan ekingo zaion Emakume Ekoizleen Nekazaritza Azoka, aurten bere XX. edizioa betetzen duena, eta eguerdiko 12:45etan Herriko Enparantzan egingo den ohiko kontzentrazioa.
Ugao-Miraballesko Udalak ekintza guztietan parte hartzeko gonbitea luzatzen die herritar guztiei.
Egitaraua:
Martxoak 6 ostirala
16:30etan zine foruma: "La última locura de Claire Darling" filmearen emanaldia Jane Jauregian, Eskarne Larrinagak bideratuta.
Martxoak 8 igandea
10:00etan XX. Emakume Ekoizleen Nekazaritza Azoka
11:00etan Aisialdi eta ahalduntze ikastaroetan egindako eskulanen erakusketa.
11:30ean Kalejira Ugao-Miraballesko trikitilariek alaituta.
12:45etan Udalak deitutako kontzentrazioa Herriaren Enparantzan.
13:00etan Herri Kirolen Erakustaldia Badaiotz Herri Kirol Taldearen eskutik: lasto altxatzea, lokotxak, ingude, tronza eta sokatira.
18:00etan: "Feminismoaren historia gogoratzen" Gaztelekuan.