nagore, iñigo, patricia eta yannick. Mungiako talde txiki honek atzoko arratsaldea aprobetxatu zuen Andra mari Gunean ospatutako jaialdira hurbildu eta Mungiako okindegi eta gozotegiek egindako opila dastatzeko.

fabián, iratxe eta hugo. Nahiz eta jatorriz Maruri-Jatabekoa izan familia hau, oso aukera ona izan zuten atzo Hugo txikiarekin arratsalde aparta igarotzeko. Hotzari aurre egiteko oso ondo etorri zitzaien txokolate beroa. Argazkia: Oier Pérez

carina, vanessa, marta y yalila. Mungiako lau biztanle hauek herrian dagoen kultura aniztasun handiaren isla garbia dira, izan ere, Colombia eta Nicaragua dira euren jaiotza herrialdeak.

jon, maider, maite eta akaitza. Goiz osoa Athletic-eko neskak San Mameseko harmailetatik animatzen egon ostean, familia mungiar honek arratsalde gozo eta solidario bat izatea erabaki zuten.

uRTEROLEZ Errege Magoen heldueraren bezperan Bizkaiako herri desberdinetako Udalek ekintza desberdinak prestatu zituzten Gabonetako jaiei amaiera borobila emateko. Mungiaren kasuan, Andra Mari Gunea izan zen jarduera honen oholtza, izan ere, bere sabaiak Errosko Solidarioaren Jaialdiaren edizio berri bat jaso zuen. Bertara hurbildu ziren biztanleek sabela betetzeko aukera aparta izan zuten 60 metroko errege erroskoaren dastaketa zela eta. Mungiako Udalak kontratatutako hiru okindegi eta gozotegik - La Modera, Gure Ogia eta Lekuona establezimenduek - 90 kilo irin, 360 arrautza, 30 kilo gurin, 6 kilo legamia eta 18 kilo azukre erabili zituzten data zehatz honetan han ohikoa den opil erraldoia egin ahal izateko. Mota honetako ekintzetan arrunta den bezala, Andra Mari Gunera hurbildutako gehienak familia mungiarrak izan ziren, izan ere, etxeko txikiek ondo meriendatzeko aukera aparta izan zen; euro baten trukean errosko zati handi bat eta txokolate beroz betetako edalontzi bat eskuratu zuten, gozozaleentzako eta urtarrileko hotzari aurre egiteko aukera bikaina hortaz.

Jaialdi honetan ohikoa denez, Udal-korporazioa osa-tzen duten zinegotzi guztiak izan ziren banaketa lanetan, Ager Izagirre alkateak burututa, eta gainera Go!azen euskal telesaieko Kimetz Renteria aktorea izan zen lagun-tzen. Bestalde, herriko beste hainbat elkarteko kide bolondresak ere opila zatitzen eta banatzen ibili ziren. Solidaritate edo elkartasun aspektuari dagokionez, atzo bildutako diru guztia Mungiako Elikagai Bankura bideratu zen. Euren lana arazo ekonomikoak dituzten familia mungiarrei etxeko aramairu zein hozkailuak betetzeko lagun-tza ematea da eta, atzoko arratsaldean, 960 euro jaso zituen antolakuntzak. Hala ere, Udalak laguntza hau handitzeko intentzioarekin kantitare hau bikoiztu zuen; horrenbestez, 1.920 euro lortu zituen guztira.

jendearen erantzuna Errosko Solidarioaren Jaialdian zehar, oso pozik azaldu zen Ager Izagirre, izan ere, zirrara handia eragin zion zenbat mungiar hurbildu ziren ikusteak: "Oso pozgarria da jendearen erantzuna ikustea. Mungiako biztanleriak elkartasun arloan beti ematen du erantzun bikaina eta honek asko esaten du gure gizartearen inguruan. Gainera, urteak pasata ikusten da jendeak ohituratzat hartu duela urtarrilaren 5ean Errosko Solidarioaren Jaialdira hurbiltzea eta hau ere oso positiboa da".

Behin sabela beteta eta Elikagai Bankuaren aldeko dirua bilduta, ekitaldian parte hartu zuen jendeak dantza egiteko aukera aparta izan zuen Andra Mari Gune bertan. Kantu Kolore musika erakustaldia izan zen bertako oholtzan eta haur eta gaztetxoek oso ondo pasatu zuten bertan dantzan.

naiara, elene, paule, iban, mare, paul eta iria. Gehienbat, atzo Andra Mari Gunera hurbildu zen jendearen profila oso familiarra izan zen eta, kasu honetan, argi eta garbi geratu zen hau.

edith, gaizka eta sofía. Bizkaiako haur txiki gehienen antzera, Sofía mungiarrari ere ilusio handia egin zion Errege Magoen bezpera gauak. Gainera, errosko zati handi bat meriendatzeko aukera izan zuen.

eneko eta shirley. Nahiz eta Errosko Solidarioaren Jaialdira gerturatu zen jende gehiena Mungiakoa izan, hainbat izan ziren herri kanpotik hurbildu ziren gozozaleak; esate baterako Eneko eta Shirley bilbotarrak.

saioa, mikel, eneko eta enea. Nahiz eta urte hasieran egiten duen hotzari aurre egiteko egon zen txokolate eskaintza oso erakargarria izan, familia mungiar honek herriko jendea era berezi batean laguntzeko aukera izan zuen.