Segurtasun eta zaintzarako kanpaina martxan jarriko da Getxon abenduaren 14tik urtarrilaren 11ra
Edozein lapurreta izatekotan, poliziek gomendatzen dute delitugileari aurre ez egitea ahalik eta lasterren poliziari deitzea
BILBO. Egun horietan, bi polizia kidegoetako agenteek aurrezaintza areagotuko dute ibilgailuz eta oinez udalerriko denda gehienak kokatuta dauden guneetan. Helburua da delitu-egintzei aurrea hartzea, gehienak ebasketa eta lapurreta txikiak baina nahigabe handiak sortzen dituztenak. Azken finean xedea da bezeroek era seguruan egin ditzaten Gabonetako erosketak, eta, era berean, merkatariek ere segurtasun-neurri bereziak bermatuta izan ditzaten beren komertzio guneetan.
Aldi berean, Udaltzaingoak dendariei eta, oro har, herritarrei ere, lapurretak eta ebasketak saihesteko prebentziorako zenbait aholku eskaintzen die, bereziki nabarmenduz kutxazainetan egiten diren eragiketak, etxe barruko segurtasuna, auto barruko lapurretak saihestekoak, eta kalean gerta daitezkeen ebasketak (http://www.getxo.eus/eu/policia-local/seguridad-ciudadana/consejos-seguridad-ciudadana).
Edozein ebasketa, iruzur edo lapurreta izatekotan, poliziek gomendatzen dute delitugileari aurre ez egitea, eta eskatzen dute saiatzeko gogoratzen delitugilearen identifikazioa egiteko lagun ditzaketen ezaugarriak. Halaber eskatzen du poliziari ahalik eta lasterren deitzea (94 466 02 02 edo 112) eta beti salatzea gertatutakoa.
Kanpaina honetaz gain, Udaltzaingoak ordutegiak betetzen direla zainduko du eta herritarren segurtasunaz arduratuko da.
Más en Bizkaia
-
1,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bilboko Udalak Zurbaranbarrin bi igogailu eraikitzeko
-
Una aula móvil recorrerá Bizkaia para la prevención de incendios
-
José María Bañuelos, el último superviviente vasco de los gulags de Stalin
-
Una gran alfombra roja para celebrar el Día de la Danza en Bilbao