hISTORIKOKI, baserri mundua Euskal Herriko zonalde desberdinetako kulturari oso modu estuan egon da lotuta. Orain dela urte asko, jendea nekazaritzak, abeltzaintzak eta eskulangintzak ematen zituen produktuen inguruan bizi zen. Etxean ortutik ateratako barazki eta fruituek eta animaliek emandakoak ziren mahai gainean zeuden produktuak, izan ere, lehen ez zegoen gaur egunean dagoen lamen ekonomikorik eta ez zegoen supermerkatu edo dendara joateko aukerarik. Horrenbestez, hainbat dira baserri mundua oroitu eta omentzeko ekitaldi bereziak prestatzen dituzten herriak eta, esate baterako, Loiuren txanda atzo izan zen. Goiz osoan zehar, nahiz eta eguraldia nahiko euritsua izan, hainbat izan ziren Zabaloetxe auzora hurbildu ziren pertsonak, izan ere, bertoko gune desberdinek hainbat ekintza berezi jaso zituzten. Euskal Herriko eskualde desberdinetako nekazariek euren barazki, fruitu eta landareak izan zituzten salgai eta erakusgarri eta haragi eta esnekiak eskeini zituzten abeltzainak ere izan ziren bertan. Gainera, frontoiko sabaiak artisauek eskulangintzaren bitartez egindako hainbat objektu izan zituzten salgai. Arropa, etxerako apaingarriak, zurezko figurak? Mota askotako objektuak eskuratu izan ahal zituzten bertaratutakoek.

Jardunaldiak goizeko 10.00etan bizi zuen bere inaugurazio euritsua, izan ere, une horretan zabaldu ziren postutxoak. Denbora aurrera joan hala, gero eta jende gehiago heltzen hasi zen euritakoa esputan. Batez ere, haurrak izandako familiak ikusi ziren Loiuko kaleetan erakusgarri egon ziren animaliekin jolastu eta disfrutatzen. Atzokoan, gainera, nobedade ugari izan zituen azokak; esate baterako, idien pisua asmatzearen inguruko txapelketa izan zen eta hainbat izan ziren bertan parte hartu zuten pertsonak. Irabazleak, gainera, kalitate handiko produktuz jositako saski bat eraman zuen etxera. 12.30etatik aurrera, ardozaleentzako unea heldu zen. Urtero bezala, Loiuko Udalak oilasko erre eta txakolin dastaketa antolatu zuen. Hiru euroren trukean, bertaratutakoek bi oilasko zati eta bi txakolin kopa eskuratu zituzten eta benetan arrakastatsua izan zen otordua, izan ere, existentzia guztiak bukatu zituen jendeak. “Oso goiz polita igaro dugu. Pena bat izan da egon den eguraldia baina aterkia eskuan familia osoa etortzea erabaki dugu. Oilaskoa oso gozoa izan da eta guri, pertsonalki, asko gustatzen zaigu txakolina, beraz, dastaketa ezinhobea izan dela esan dezakegu. Gainera, hainbat gauza erosteko aprobetxatu dugu eguna, esate baterako, gero postrerazo euskal opila”, aitortu zuen Loiura hurbildutako familia bateko kideak.

Luhartz musika taldea izan zen jardunaldi euritsua ixtearen arduraduna bere erromeriarekin. Guztia kontuan izanda, ziurra da Zabaloetxera hurbildutako familia eta koadrilek oso goiz polita bizi zutela. Adibidez, familia sondikoztar batek Maialenen, etxeko alaba txikiaren, urtebetetzea ospatzeko aprobetxatu zuen eguna. Etxeko seme-alaba guztiekin zerbait erosi eta atzoko eguna ekarrekin igarotzeko aukera aparta izan zuten: “Oso ondo pasatu dugu. Egia esan, asko gustatzen zaigu honelako azokatara hurbiltzea eta beste herri askotara mugitzen gara normalean. Gainera, gaur, alaba txikiaren urteguna izanda, eguraldiak inongo garrantzirik izan gabe euritakoa hartu eta bertara etorri gara”.