Arratiako jaietara joateko autobusa abian jarri dute
Arratia, Galdakao eta Zornotzako jaietan etxera bueltatzeko Gautxoria larunbat honetan hasten da
Igorre - Aurreko urteetan bezala, Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM), Galdakao eta Zornotzako Udaletxeekin batera martxan jarri du jaietan etxera bueltatzakoautobus zerbi-tzua. Gautxoria, Arratia, Galdakao eta Zornotzako gazteentzako dago pentsatuta, herri hauetako jai egunetan kotxea erabil ez dezaten, gaueko partean behintzat. Igorreko jaietan hasiko da asteburu honetan gaueko autobus hau, hain zuzen ere larunbatean.
Beraz, ekainaren 8tik irailera, Galdakaoko jaiak ospatzen direnean, luzatuko da Gautxoria. Beste urteetan, normalean larunbatetik igandera bitarteko gauetan eskeini da, baina herri bakoitzaren arabera moldatuko da. Galdakaon, Juan B. Uriarte kalean (Laboral kutxan), Aperribai auzoan eta Usansoloko tren-geltokian geratuko da aurten. Gainera, Igorre, Zornotza eta Galdakaon ere, zerbitzu bat emango da jaietako asteburu bakoitzeko. Ordutegiari dagokionez, bi maiztasun edukiko ditu: goizaldeko 02.30ean eta bostetan, Arantzazun eta Artean izan ezik. Herri hauetan, 03.30ean irtengo da autobusa.
Zentzu honetan, Gautxoria jaietan dagoen herriko geltokitik aterako da, normalean erdigunetik hurbilen dagoen geltokitik. Hortik haraneko beste herri guztietara, Galdakaora eta Amorebieta-Etxanora bueltatuko da. Zerbitzu honek Gaztedi Arratia Programaren finan-tziazioa dauka, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren Gaztedi Bizkaia Proiektuaren barruan. - I. Ugarte
Más en Bizkaia
-
Metro Bilbao extiende la app Navilens a toda su red para facilitar la accesibilidad a personas con discapacidad visual
-
La Palma sirve el mejor pintxo de bacalao del Casco Viejo de Bilbao
-
MarisGalicia bate récord de asistencia en Bizkaia con 19.600 visitantes hasta la fecha
-
La homogeneización urbanística de Bilbao simplifica el nuevo callejero fiscal