BILBO. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolatutako heriotzik gabeko arrantza eskola igande honetan itzuliko da hiriko itsasadarrera. Ekintza hamasei urte bitarteko gazteentzat da.

Ohi bezala, jarduera Erripako kaian ?Areatzako zubiaren alboan? antolatuko da, 11:30etik 13:30era egingo da igandero, maiatzaren 26ra arte (Aste Santuko igandean izan ezik, egun horretan ez baita eskolarik egongo).

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak parte-hartzaile guztiei aseguru bat egingo die, eta beharrezko baliabide teknikoak jarriko dira euren esku: arrantzan aritzeko ekipo osoak (kanaberak, txirrikak, berunak, amuak?), pisatzeko eta neurtzeko tresnak (metroak, baskulak, ontziak, balizatzeko zintak?), ikasteko materiala (dianak eta zehaztasun- eta jaurtiketa-materialak?), ordezko piezak eta abar. Jarduera doan izango da eta izena ez da aurretiaz eman beharko. Gainera, esparrua desgaitasun fisikoak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko egokitu da. Duela hamarkada bat arrantza-eskola abian jartzea erronka handia izan zen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarentzat eta Bizkaiko Arrantza Federazioarentzat. Hala ere, proiektuak hasieran espero zena baino askoz ere emaitza hobeak lortu ditu. 2018an zehar, guztira 1.010 ikaslek hartu zuten parte jardueran, eta beste 910 ikaslek kirol-arrantza praktikatu zuten Aste Nagusiko arrantza-eskolan. Harrapaketa-kopuru handiak, baita sailkatutako espezieen aniztasunak ere, hauxe islatzen dute: Bilboko itsasadarrak osasun ona daukala eta urak berreskuratzen ari direla.