"Udaleku Irekiak 2018 Colonias Abiertas" programa antolatu dute aurten ere Santurtzin. Aurtengoak, 2007-2012 urteen artean, biak barne, jaiotako umeei zuzenduta doa. Bi aukera egongo dira -euskara hutsean eta elebiduna- bi txandatan banatuta:

1. txanda:

Uztailaren 2ik 13ra (larunbat eta igandeetan izan ezik)

Ordutegia: 9,30 - 18,00

Prezioa: 88,30 €

2. txanda:

Uztailaren 16tik 27ra (uztaila 25, larunbat eta igandeetan izan ezik).

Txanda honetako umeentzat bi aukera egongo dira: jantokian bazkaldu edo etxean.

  • Ordutegia: 9,30 ? 15,30. Uztailaren 16, 18, 20, 23 eta 27an (jantokian bazkaltzen dutenentzat).
  • Ordutegia: 9,30 ? 14,00. Uztailaren 16, 18, 20, 23 eta 27an (etxean bazkaltzen dutenentzat).
  • Ordutegia: 9,30 ? 17,30. Uztailaren 17, 19, 24 eta 26an ( jantokian zein etxean bazkaltzen dutenentzat).

Prezioa: 79,47 € (jantokian geratzen direnentzat) eta 73,82 € (bazkaltzera etxera doazenentzat).

Lehenago sartzeko aukera (gutxienez, 8 ume). Ordutegia: 08:30-09:30. Prezioa:15 €

Izena emateko, maiatzaren 7tik 18ra, orrialde honetan edo GazteBoxera jo dezakezue (Santurtziko Parkean, RENFE geltokiaren ondoan, tel. 944.836.110), astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00era. Argibide gehiago behar baduzue, GazteBoxen bertan emango dizuete. Udalekuetako plazak maiatzaren 28an esleituko dira zozketaren bidez.

Udalekuetako umeen gurasoekiko bilera: ekainaren 28an, arratzaldeko 19:00etan Mamariga Kulturgunean