Aste honetan garatu den abiadura kontrolatzeko kanpainaren ostean, Bilboko Udaltzaingoak martxan jarriko du astelehen honetatik aurrera gidarien zein oinezkoen segurtasuna bermatzeko kanpaina berri bat.

Hala, bihar, apirilaren 22an hasi eta hilaren 28ra, hau da, igandera bitartean, Bilboko Udaltzaingoak kontzientziazio eta zaintza kanpaina abiatuko du Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren barruan.

Gauzak horrela, udaltzainek ohiko kontrolak indartuko dituzte segurtasun-uhala eta umeei eusteko gailu guztiak (Bide Segurtasunari buruzko Legean aurreikusten direnak) erabiltzen ote diren egiaztatzeko.

Gainera, bai gidariek bai ibilgailuaren aurrealdeko zein atzealdeko bidaideek segurtasuneko dispositiboak behar bezala erabiltzen dituztela egiaztatuko dute; izan ere, horiek erabiltzea derrigorrezkoa da eta lege horretan beren-beregi araututa agertzen da.

Iaz, Udaltzaingoak antzeko kanpainak egin zituen urian, eta hogeita bi kontrol ezarri zituen. Horietan 5.423 ibilgailu ikuskatu ziren, eta horien ondorioz 48 pertsona zigortu zituen: 10 gidari, uhala ez erabiltzeagatik; bidaia bati, aurreko eserlekuan uhala ez erabiltzeagatik; eta sei, atzeko eserlekuan uhala ez erabiltzeagatik. Gainera, pertsona bi salatu zituzten haurren segurtasunerako gailua behar bezala ez eramateagatik, eta beste 29 zirkulazio-arauen bestelako arau-hausteengatik.

2023an egindako kanpainen datuak

Iaz Bilboko Udaltzaingoak abiadura kontrolatzeko hamabi kanpaina egin zituen. Haietan, 264.757 ibilgailutik gora kontrolatu zituzten, eta 413 zehapen ezarri.