Datorren igandean, apirilaren 21ean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Euskalduna Jauregiko Auditorumak Bilboko udal musika bandaren 'Poztasunari oda' izeneko emanaldia jasoko du. Bilboko Elkarte Filarmonikoan eta Joan Santuen elizan kontzertuak eskaini ondoren, udal musika bandak Euskalduna Jauregian itxiko du 2023/2024 denboraldi hau. Bertan denboraldiko kontzerturik berezienetariko bat eskainiko dute.

Izan ere, Bandak, José R. Pascual-Vilaplana zuzendariaren gidaritzapean, Naroa Intxausti sopranoa, Marifé Nogales mezzosopranoa, Mikeldi Atxalandabaso tenorra, Fernando Latorre baxua eta Bilboko Koral Elkartea izango ditu lagun, baita Musikene - Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko ikasleak ere. Kontzertu honetan Ludwig van Beethovenen "9. sinfonia" ospetsu, ezagun eta sinbolikoa entzungo da, bere bigarren mendeurrena betetzen duena.

Esan bezala, hitzordua igande honetan izango da, apirilak 21, eguerdiko 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Sarrerak jauregiko leihatiletan, Euskalduna Jauregiaren webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.

Apirilaren 26an, ostirala, Bandak J.C. de Arriagako Kontserbatorioa bisitatuko du "Haziak lau haizeetara" lanarekin. Kontzertu horretan, Txaber Fernández, bilbotar zuzendari gaztea, arituko da zuzendari lanetan. Percy A. Graingerren "Händel in the Strand", Robert Jagerren "Variations on a Theme by Robert Schumann", Martin Ellerbyren "Paris Sketches" eta Franco Cesariniren "Mexican Pictures" bezalako lanak entzun ahal izango dira.