Datorren asteburuan, apirilaren 20an eta 21ean konkretuki, Bilbao Musika Eskolako Banda eta Txistulariak indarrak batuko ditu Bartzelonako Nou Barris musika eskolako bandarekin eta biek batera bi kontzertu eskainiko dituzte Bilbon. Lehenengoa larunbatean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Ingelesen Zelaian, eta bigarrena igandean, 13:00etan, Areatzako Kioskoan.

Ammerland (Jacob de Haan), Disney Spectacular (mold. J. Moss), Boires a la Mussara (Joan Moliner), Vals para Gigantes (M. Turrillas) eta Abian da Festa (M. Albistur) izango dira, besteak beste, etorkizuneko musikari hauek erakutsiko duten trebetasunarekin bertaratuko den publikoa hunkituko duten kantuetako batzuk.

Nou Barris Udal Musika Eskola 2007-2008 ikasturtean sortu zen, eta hainbat jarduera eskaintzen ditu musika ikasteko eta praktikatzeko hainbat estilotan, banaka, taldean edo abesbatza taldeetan, adin eta gaitasun guztiei zuzenduta. Martxoaren 7tik 10era aurtengo lehen topaketaren anfitrioia izango da. Horrela, martxoaren 8an hiru eskolen baterako entsegu bat egongo da, eta 9an estreinaldi handia iritsiko da Tibidabo bezalako esparru iradokitzailean, 110 musikari bilduko diren gunea. Etxera itzuli aurretik, martxoaren 10ean, hiru taldeek agur kontzertua eskainiko dute Bartzelonako Kontserbatorioan.

Bilbao Musika Eskolaren helburu nagusietako bat bere musika-taldeak bultzatzea da, erreferente izan daitezen. Horretarako, ezinbestekoa da hainbat ekintza dinamiko eta aberasgarri bultzatzea, hala nola, mota hauetako trukaketak. Gainera iIkastetxeko ikasleengan musika ikasten jarraitzeko motibazioa pizten eta sustatzen duten ekimenak dira, eta, aldi berean, Bilbao Musika Eskolaren irudia indartzen dute.