Gaur goizean aurkeztu egin dute apirilaren 18an hasi eta hilaren 28ra arte luzatuko den BLV-ART jaialdiaren hamazortzigarren edizioa, zeinak jarduerez beteriko egitarau zabal eta anitza prestatu duen, egitasmo berritzaileez gozatu ahal izateko eta Bilboko auzoa kulturaren epizentroan bihurtzeko helburuarekin.

Aurkezpena Bilboko udaletxean egin da eta bertan izan dira Alicia Otxandategi, BLV-ARTeko zuzendaria eta udal kultura programatzailea, eta baita Justo Ezenarro, Bilboko Udaleko kultura zuzendariordea ere. Natalia García Muro koreografoak “El espacio de los límites” dantza-piezaren emanaldi labur bat eskaini du.

BLV-ART 2007an sortu zen, “Bilbao Zaharra, Kulturarako zubia” Udalaren kultura-estrategiaren barruan kultura-programa aitzindaria izan zela, auzoaren inguruko kultura-jardueren programa zabal bat abian jartzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez, auzoari balioa eman nahi zaio, eta bide batez, Bilboko biztanle guztien begietara erakargarri bihurtu kulturaren bidez. Urteak igaro ahala, BLV-ARTen bitartez, Bilbo Zaharrean arte proposamen berritzaileenak aurkeztu dira bere diziplina guztietan, eta, horrela, kulturaren bidez, bilbotarrei eta bisitariei auzoaren interes kultural zabala ezagutaraztea lortu da.

Edizio berri honetan publikoak hamar bat proposamenez gozatu ahal izango du, hala nola, antzerki fisikoa dantza ikuskizunak, arte biziak, kontzertuak, poesia errezitalak eta objektuen antzerkia. Gune hauetan ikusi ahal izango dira: San Frantziskoko Udaltegian, Bilborock Aretoan, Berreginen Museoan eta Okela Sormen Laborategian.

13 proposamen izango dira, eta jarduera guztiak doakoak izango dira lekua bete arte, Bilborock Aretoko emanaldiak izan ezik, horiek bost euroko prezioa izango baitute.

Aurtengo programazioa gorputzari buruz doa eta beraz, aipatu behar da Ainhoa Resanok komisariatuko duen eta BLV-ARTek bultzatu duen “Esto es un cuerpo” izeneko argazki instalazioa, Martzana kaian ikusgai egongo dena. “Esto es un cuerpo” erakusketak gorputz kolektibo baten ibilera erakusten du, hiriko espazio publikora joaten dena gure zaurgarritasunean dagoen indarra gogoratzeko. Proiektu artistiko honek argazkigintzaren eta literaturaren bidez liburu bilduma bat eskaintzen du, mundu honetan bizitzeko esperientziaren garrantzian arreta jarriz. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainia dago. Horrela, ale bakoitzarekin gorputz osoa osatzen da, papera gainditzen duen komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo baten bihurtuko den gorputz bat erakutsiz.

Erakusketa honek irudia pentsamendua sortzaile eta hausnarketa kritikoen eredu bezala ulertzen du. Zubiaren alde batetik bestera jarritako zortzi Qrs kodeek erakusten dute hori, argazki bakoitzaren informazioa baitago. “Esto es un cuerpo” Ane Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia originala da, Comisura argitaletxeak argitaratuta. Argazkiak Laura C. Vela eta Malu Reigal artisten lanak dira.

BLV-ART abangoardiako adierazpide artistikoekin lotuta dago, eta Udalak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan garatzen dituen Plan Bereziekin bat egiten du, auzokideen bizi-kalitatea bermatzeko, bai auzoen dinamizazio sozialean ere.

Udalak kulturaren aldeko apustua egiten du, hiriko hainbat gune birgaitzeko elementu bezala.