"Hiri bizigarriak eta jasangarriak: etorkizun inklusibo eta erresiliente bat eratuz" izango da aurten World Cities Summit Mayors forumeko gai nagusia eta edizio honetan Bilbok parte hartuko du irailaren 24tik 26ra, igandetik asteartera, Seulen. Iñigo Zubizarreta Agenda 2030eko eta Nazioarteko zuzendaria izango da Bilboko ordezkaritzaren burua, eta foroaren lehen saioan parte hartuko du, gizarte inklusiboei eta komunitateen ahalduntzeari buruz hitz egiteko. Zubizarretak, halaber, berrikuntzarekin eta sormenarekin, kulturarekin eta ondarearekin eta deskarbonizazioarekin lotutako gaiak landuko dituzten zenbait espaziotan hartuko du parte.

Edizio honen gai nagusia "Hiri bizigarriak eta jasangarriak: etorkizun inklusibo eta erresiliente bat eratuz" izango da, eta, izenburu horren pean, hainbat gobernutako eta politikaren esparruko ehunka lider eta sektore pribatuko zenbait aditu bilduko dira, hiriak leku bizigarri eta jasangarriago bihurtzeko erronkak jorratzeko.

Iñigo Zubizarreta Agenda 2030eko eta Nazioarteko zuzendaria izango da Bilboko ordezkaritzaren burua, eta foroaren lehen saioan parte hartuko du, gizarte inklusiboei eta komunitateen ahalduntzeari buruz hitz egiteko. Zubizarretak, halaber, berrikuntzarekin eta sormenarekin, kulturarekin eta ondarearekin eta deskarbonizazioarekin lotutako gaiak landuko dituzten foroko zenbait espaziotan hartuko du parte.

Gainera, Bilbo eta Seul senidetutako hiriak dira 2018tik, eta bidaiak senidetze horren garapenean sakontzeko aukera emango du.

Nazioarteko foro hau 2010ean sortu zen, eta lehen edizio horretan Lee Kuan Yew World City Prize saria eman zioten Bilbori. Sari hori New York, Suzhou, Medellin, Seoul eta Viena hiriek jaso dute ondoren.