1.302 plaza eskainiko ditu aurten Bilboko Udalak martxan jarritako eta 6 eta 13 urte bitarteko umeei bideratutako 'Aste Santuan primeran kirola eginez' programaren edizio berriak. Plaza horiez gain, beste 42 eskainiko zaizkie dibertsitate funtzionala duten adingabeei. Programa honetan izena ematen duten umeek badmintonean, saskibaloian, areto-futbolean, areto jockeyan, uretako jokoetan edo aretoko beste joko batzuetan arituko dira Aste Santuko oporretan. 42 plaza, bestalde, dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat dira.

'Aste Santuan primeran kirola eginez' programa, beraz, apirilaren 3tik 5era eta apirilaren 11tik 14ra egingo da, Deustuko, San Ignazioko eta Txurdinagako kiroldegietan, 9:00etatik 14:00etara (sartzeko eta irteteko ordutegi malguarekin, 8:30etik aurrera eta 14:30etik aurrera, hurrenez hurren).

Izena ematea Bilbao Kirolak-en web orrian egin behar da, egun bakoitzerako, baita kiroldegietako salmenta makinetan ere, gaurtik, martxoak 7, aurrera Bilbao Kirolak-en abonatuen kasuan (egunean 10,40 euroko prezioan), eta martxoaren 9tik aurrera Bilbao Kirolak-en abonatuak ez direnen kasuan (egunean 12,50 euroko prezioan).

San Ignazioko kiroldegian dibertsitate funtzionala daukaten adingabeentzat gordetzen diren 42 plazetan izena eman gura izanez gero, Gaituzsport-en bidez eman behar da, 622 022 063 telefonora deituta.

Bilbookok Udalaren helburua da adin gazteenetatik bizi-ohitura osasungarriak sustatzea, aisialdiaz gozatzen duten bitartean eta, aldi berean, gazteek harremanak garatzen dituzten bitartean inguruko beste gazte batzuekin, pertsonen arteko harremanak bultzatuz, errespetuz eta inklusioz. Gainera, programa honek familia eta lana bateragarri egiten laguntzen du Aste Santuko eskola-oporretan.