Asteburu honetan Bilbon ospatuko den Europako Kirol Anitzeko Txapelketa - Bilbao Duathloiak eragina izango du zirkulazioan. Ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko, hainbat aldaketa egingo ditu Bilboko Udalak.
Zirkulaziorako ordezko ibilbide batzuk prestatu dira, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan izango duen eragina minimizatzeko, eta Bilboko udaltzainek eta probaren antolatzaileek kontrolatuko dute uneoro zirkulazio hori.
Bilbora etorri nahi dutenei, ibilgailu partikularra etxean uztea eta garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie, bereziki trena edo metroa.
Zirkulazioan eta oinezkoen joan-etorrietan aldaketak egingo dira honako egun hauetan: irailaren 17an (zapatua), 09:00etatik 11:00etara eta 13:30etik 20:30era, eta irailaren 18an (domeka), 09:00etatik 12:30era.
Endredorik handienak Zazpi Kaleen inguruan izango dira, batez ere Areatzan, bertan egongo baitira txapelketako proben iritsiera eta irteera. Endredorik handienak Unibertsitate etorbidean, Artxanda, Campo Volantin pasealekuan eta Olabeagan izango dituzte.
Aldaketak zirkulazioan
Zazpi Kaleak eta Udaletxeko zubia
Irailaren 17an (zapatua), 09:00etatik 11:00etara eta 13:30etik 20:30era, eta irailaren 18an (domeka), 09:00etatik 12:30era aldaketak egingo dira zirkulazioan eta oinezkoen joan-etorrietan.
Zapatu eta domeka goizetan itxita egongo dira Uribitarte pasealekua, Erripa kalea - Areatzako zubia eta Areatzako kioskoaren ingurua, hor egongo baita helmuga.
Gainera, zapatu arratsaldean (13:30 - 20:30), lasterketaren eragina izango kale esparru hauetan:
- Areatza - Epaltzaren Alarguna – Zingira - Udaletxeko biribilgunea - Campo Volantin - Unibertsitate etorbidea - Agirre Anaiak (itzuli) - Unibertsitate etorbidea - Campo Volantin - Udaletxeko zubia - Erripa kalea - Areatzako zubia - Areatzako kioskoa (helmuga).
- Udaletxeko zubia: Zingira, Epaltzaren Alarguna; eta Areatza eta Erribera kaleetan, Mesedeetako zubiraino; larrialdietakoak eta garajeetakoek sarbidea izango dute zubi horretatik abiatu eta Erribera-Areatza-San Nikolas plazatxoa-Askao-Prim bideari jarraituz.
Egun bietan, Campo Volantin pasealekuko eta Ernesto Erkoreka plazako bidegorria ere itxiko da. Areatzako zubian, berriz, espaloia eta udaletxetik hurbilen dagoen zirkulazio-erreia okupatuko dira.
Aldaketa horiek eragina izango dute garaje hauetako sarreretan eta irteeretan:
- Areatza: sarrera-irteera soilik Zumalacarregui etorbidea-Ernesto Erkoreka plazatik.
- Plaza Barria, Areatza-Prim, Dolaretxe: sarbidea soilik Mesedeetako zubiaren eta Erribera kalearen bidegurutzetik.
- Epaltzaren Alargunaren kaleko garajeak: denbora horretan sarrerarik/irteerarik gabe geratuko dira.
- Quintana plaza: sarrera/irteera bakarra Zumalacarregui etorbidetik.
- Villarías eta Adiskidetasuna kaleetako garajeetan eta aparkalekuetan ere ez da sartzerik ez irteterik izango.
Unibertsitate etorbidea eta Campo Volantín pasealekua
Zapatuan, hilak 17, 13:30etik 20:30era bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa eta bidegorria itxiko dira Campo Volantin pasealekuan eta Unibertsitate etorbidean, Ernesto Erkoreka plazako biribilgunetik Unibertsitate kaleko sarbidera arte, Agirre Anaien kaletik.
Tarte horretako garajeetakoak eta aparkatutako ibilgailuak ezin izango dira irten hiru kirol-probak egiten ari diren bitartean. Lasterketa batetik besterako denbora-tarteetan, eta segurtasun-neurriek horretarako aukera ematen badute, ibilgailuei irteten utziko zaie.
- Tiboli, Mugica eta Butroe eta Tristán de Leguizamón kaleak, Campo Volantin pasealekutik Uriortu kaleraino.
Auzoko sarrera-irteerak Maurice Ravel etorbidea – Zumalacarregui etorbidetik egingo dira.
Deustu eta Zorrotzaurre
Zapatuan, irailaren 17an, 09:00etatik 11:00etara, eta domekan, hilaren 18an, 09:00etatik 12:30era, gutxi gorabehera, zenbait gune itxita egongo dira txirrindulari-lasterketa igarotzean. Hauek, hain zuzen ere:
- Euskalduna zubia - Ballets Olaeta – Eraso Jenerala - Morgan - Bernaolako tunelak - BI604-BI3741- BI604 - Bernaolako tunelak – Morgan - Zarandoa etorbidea (Kanariar Uharteetaraino) – Morgan - Ballets Olaeta - Euskalduna zubia - Itsas Museoa.
Zirkuitu barruan dauden kaleetan ez ezik, zeharkako kaleetan ere izango dira eragozpenak. Seinalistak egongo dira bide alternatiboak zeintzuk diren adierazteko.
- Julio Urquijo, Luis Power eta Rafaela Ybarra (Blas de Otero kaletik).
- Zorrotzaurretik Julio Urquijo kalerantz irtengo da, seinalistek araututa.
- Euskalduna zubia eta Bernaolako tunelak bi norabideetan egongo dira itxita.
- Gainera, zapatuan, 13:30etik 20:30era, Unibertsitate etorbidean eragozpenak sortuko dira, Campo Volantín pasealekutik Unibertsitaterako sarbidera (Agirre Anaien kaletik).
Olabeaga
Zapatuan eta domekan (hilaren 17an eta 18an) 09:00etatik 11:00etara, gutxi gorabehera, Olabeaga auzorako sarbidea itxiko da, Jesusen Bihotza plazako biribilgunetik, larrialdi-zerbitzuetarako eta Bilbobusetarako izan ezik.
Bilbobusei txandaka utziko zaie pasatzen, seinalistek lagunduta, lasterketak horretarako aukera ematen duenean.
Ibilgailu partikularrak Ventosa bidetik (metro biko altueratik beherako ibilgailuak bakarrik) sartuko dira auzora.
Inguru hartako garaje eta aparkalekuek murriztuta izango dituzte sartzeko eta irteteko ordutegiak.
Artxanda
Zapatuan (irailak 17), 09:00etatik 11:00etara, eta domekan (hilak 18), 09:00etatik 12:30era, gutxi gorabehera, BI-3741 errepidea (Artxanda-Enekuri), itxi egingo da bi noranzkoetan, Trueba ikastetxeko biribilgunetik Enekuri etorbideko lotuneraino. Artxanda-Egirleta errepideko egoiliarrei Egirletatik sartzea gomendatzen zaie.
Bilbobusa
Murrizketa horien ondorioz, Bilbobuseko eta Bizkaibuseko linea batzuetako ibilbideetan eta geralekuetan aldaketak egingo dira.
Aldaketa hauei eta ordezko ibilbideei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, aldatutako geralekuetan, Udalaren webgunean, sare sozialetan eta 010 (944 010 010) telefonoan izango da eskura.