"Kontua ez da bizitzari urteak gehitzea, urteei bizitza gehitzea baizik"
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Guggenheim Museoan Nagusi Intelligence Center (NIC) delakoak bizitza-luzeraren ekonomiari eta zaintzen ekonomiari buruz antolatutako jardunaldiari eman dio hasiera ostiral honetan. Ahaldun Nagusiak harreran azaldu duen bezala, Bizkaiko gizartea oso zahartuta dago jada, eta bizitza-itxaropenak nabarmen egin du gora.
Gaur egungo erronka urte horiek modu zoriontsuan bizi ahal izatea dela adierazi du, eta, horretarako, zaintza-lanek eta mendekotasunak gora egingo dutela. «Jendeak zahartzaroan osasuntsu egon nahi du, eta hala izatea eskatu beharko lukete. Alabaina, gaitasun hori modu egokian erabiltzeko bidea aukeratu beharko dute; izan ere, kontua ez da bizitzari urteak gehitzea, urteei bizitza gehitzea baizik. Aukeren ikuspegiak mezu argi bat dakar berekin: nagusi-talde handi batek hazkunde ekonomiko eta soziala bultzatuko dituela orain arte ikusi ez dugun bezala, baina hori bakarrik gertatu ahal izango da baldin eta gizarte gisa bete behar duten zeregina gauzatzeko aukera ematen badiegu. Horrenbestez, gizarte gisa, gaitasunean oinarritu behar gara, ez adinean», azpimarratu du.
London School of Economics (LSE) erakundearen Care Policy and Evaluation Centre (CPEC) nazioarteko ikerketa-zentro ospetsuarekin batera antolatu da topaketa. Gehien bat honako esparru hauetan egiten du lan: epe luzerako zaintza, osasun mentala, desgaitasuna eta osasunari lotutako beste gai batzuk.
Ahaldun Nagusiak zehaztu du Bizkaiko Foru Aldundiak hausnarketa-prozesu bati ekiteko erabakia hartu zuela, eta, horretarako, Europako askotariko adituak bildu zituen mendekotasunari arreta emateko gaur egungo sistema ondo aztertzeko. Hain zuzen ere, Iraupen luzeko Zainketetan trantsizioa sustatzeko Planaren aldaketetan jaso da hausnarketa hori. «Pentsamendu sistematikoaren ikuspegitik diseinatu da, eta bizitza-luzeraren ekonomian inplikatutako eragile guztientzako elkarrekiko intereseko ekintza komun bat sustatzen duten askotariko ekimenak, tresnak eta proiektuak garatu dira. Nagusi Intelligence Center da bide horretatik doan adibidea. Xedea da biztanleak zahartzearen erronkari aurre egin ahal izatea, eta honako hauei zahartzen ari den biztanleen aukerak desblokeatzeko baldintzak egokiak ematea: gobernuak, sektore ugaritako enpresak, irabazi asmorik gabeko entitateak, osasun eta ongizatearen sektoreko eragileak eta pertsonak, oro har».
«Epe luzerako apustu bat da. Baliteke emaitzarik ez ikustea, baliteke espero genuen bezala ez gertatzea, baina, behintzat, kalitate hobeagoko bizitza luzeagoak eduki ahal izateko baldintzak sortzeko haziak ereiteko ahalegina egin dugu, bai eta guztiontzako zentzuzko sistemak izateko haziak ere», amaitu du Rementeriak.
Hauexek izan dira topaketara bertaratu diren adituak: LSEko Osasun eta Gizarte Politikan katedraduna den Martin Knapp, zeinak zahartzen ari direen biztanleen erronkei eta aukerei buruzko hitzaldi bat eman duen; Adelina Comas Herrera, LSEko ikertzailea, zeina zaintzen ekonomiaren eta nazioarteko ikuspegiaren gainean mintzatu den; José Luis Fernández Plotka, CPECko zuzendaria, osasun- eta gizarte-arretako sistemen arteko integrazioari buruzko hitzaldi batekin, eta Juliette Malley ikertzailea, gizarte-arretako berrikuntzari buruz hitz egiten
Bizkaiko Foru Aldundia buru duen lankidetza publiko-pribaturako espazioa da NIC, eta biztanleen zahartzearen erronka garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bihurtzeko asmoa du.
Care Policy and Evaluation Centre, hain zuzen ere, London School of Economics erakundearen nazioarteko ikerketa zentro bat da, eta gehien bat honako esparru hauetan egiten du lan: epe luzerako zaintza, osasun mentala, desgaitasunean eta osasunarekin lotutako beste gai batzuk.
Temas
Más en Sociedad
-
Las temperaturas veraniegas se instalan en Euskadi: un calor sofocante activa la alerta martes y miércoles
-
Manuel Lezertua presenta este martes en el Parlamento Vasco su renuncia al cargo como Ararteko, tras 10 años de mandato
-
“Es un error pensar que hay que escoger entre universidad o un Grado Superior de FP”
-
Dos neurólogos vascos son galardonados por su labor contra las enfermedades neurodegenerativas