Vital Fundazioak 'Confinamiento' erakusketarekin emango dio hasiera ikasturteari, José Luis Catón arkitektuak pandemian zehar sortutako lanen bilduma, zeinaren bitartez hilabete horietako bakardadea, isolamendu soziala edo hiria hutsik bizi izan duen modua islatzen duen. Bihartik hasi eta hilaren 24ra arte ikusi ahal izango da erakusketa.

'Confinamiento' osatzen duten lanak "COVIDaren pandemian zehar bizitako bizipenen emaitza da, are zehatzago, hasierako hilabeteetako murrizketa zorrotzena, bereziki. Garai arraroak, larriak; zitalak zalantzarik gabe, eta kezkaz beteak, non gaixotasunari eta heriotzari oso aspaldiko beldurrak nola edo hala kezkatu gintuen sentsazio iluna bizi izan genuen", dio egileak.

Lanak bi multzo desberdinetan bereizten dira: batetik, eskuz egindako paperaren gainean irudikatutako marrazkiak eta collageak eta, bestetik, taula fenolikoan teknika mistoa baliatuta egindako formatu handiagoko lanak. Oro har, irudiak formatu handiagoko aurretiko lanetan sortu ziren. Halere, multzo koherente bat osatzen dutenez, erakusketan haiek sartzea erabaki da.

Kutsadura saihesteko bat-bateko neurri beldurgarrienetako bat besteekin kontaktua murriztea izan zen. "Itxialdiaren une latzenetan hutsik zeuden kaleetan bakarrik zihoazen pertsonak handik hona ibiltzen ikusten genituen, paisaia suntsigarri batean". Horregatik, lan guztien erdigunean gizakia dator, bakarrik gehienetan, hutsik dagoen hiriko espazioan.

Pandemiak eta haren ezohiko gertakariek, zeinak isolatze soziala eta gure ohiturak aldatzea eragin zuten, gauzei beste modu batean erreparatzea ekarri zigun edo, sinpleago, aurretik hauteman ere ez genituen hainbat gauzari kuriositatez edo sorpresaz erreparatzea. "Ziurtasunik gabeko gertakari horietan, aldarte hori agerrarazteko bidea aurkitu beharra agertu zen eta, nire kasuan, pintura zentzurik zabalenean deitu daitekeena erabili nuen, nola ez", azaldu du Catónek.

"Hemen erakusten dudan lana, kalera irten ezin genuela eta, leihotik ohikoa baino denbora luzeagoz begiratzearen ondorioa da. Ohiko itxura ez zuen hiriari berriz erreparatu eta interes desberdin batekin begiratzeak azalpena behar zuen. Ikuspegi hori asaldagarria bazen eta nolabaiteko zirrara eragiten bazuen, hura adierazi beharra zegoen. Adierazteko behar horren ondorioa eta hilabete horietan zehar izan zuen bilakaeraren emaitza erakusten dut orain".

'Confinamiento' erakusketa Vital Fundazioaren Erakusketa Zentroan ikusi ahal izango da (Postas 13-15) irailaren 24ra arte, asteartetik larunbatera, 18.00-20.30ko ordutegian, eta igande eta jaiegunetan 12.00-14.00 eta 18.00-20.30 ordutegian.