Hobekuntza handiak izango ditu Gasteizko garbiketa-kontratu berriak
Gasteizko Udalaren garbiketa-kontratu berriak hobekuntza handiak izango ditu, kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak FCC Medio Ambiente enpresak jarritako errekurtsoa ezetsi eta gero.
Kontratazioaren arloko errekurtso berezia aurkeztu zuen enpresa horrek, garbiketa egin eta hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua CESPA aldi baterako enpresa-elkarteari adjudikatzeko Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren kontra.
Errekurtsoa aurkeztu zuen enpresak azaldutako eragozpen guztiak ezetsi ditu KEAOk. Esaterako, CESPA aldi baterako enpresa-elkarteak aurkeztutako eskaintza bazter zedila eskatzen zuen hark, eskainitako prezioaren zenbatekoaren eta enpresa horren eskaintzako XVIII. eranskineko informazioaren arteko koherentziarik ezagatik. Aitzitik, KEAOk uste izan du eskaintza ekonomikoa automatikoki baloratzen dela eskainitako prezioa besterik behar ez duen formula baten bitartez, eta, langileen benetako orduak eta makineria salbu, XVIII. eranskinean jasotako gainerako zehaztapenek ez dutela kontratu-konpromisoaren izaerarik.
Era berean, kontratazio-mahaiak hartutako erabakien eta egindako lanaren zuzentasuna berretsi du Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak.
Orobat argudiatu zuen 'FCC Medio Ambiente' enpresak baldintza teknikoen agiria betetzen ez duen edukiontzi-sarraila elektronikoa eskainia zuela lehiakideak. KEAOk berretsi du ezen, hasiera batean, CESPA aldi baterako enpresa-elkarteak eskainitako sarraila elektronikoaren ereduak erabat betetzen duela urratu dela salatzen den preskripzio teknikoa, eta, nolanahi ere, CESPA aldi baterako enpresa-elkarteak eskainitako konponbide teknikoa kontratua gauzatzean galda daitekeen kontratu-konpromisoa dela.
KEAOk errekurtso berezia ebatzi ondoren, Gasteizko Udalak kontratua formalizatuko du CESPA aldi baterako enpresa-elkartearekin. Hurrengo hilabeteetan, aurreko kontratuaren likidazioa egingo da, eta kontratu berria gauzatzeari ekingo, hainbat berrikuntza nabarmenekin: hiriko edukiontzi guztiak berrituko dira eta makineria berria jarriko da.
Temas
Más en Sociedad
-
Un juez de Estocolmo condena a Greta Thunberg a pagar una multa por desobediencia
-
La Guardia Civil concluye que la narcolancha del 'Cabra' no mató a los agentes de Barbate
-
Solo el 18% de los artistas audiovisuales vascos gana más de 18.000 euros al año
-
El juez de la Audiencia Nacional envía a juicio a Rubiales por el beso no consentido a Jenni Hermoso