TOLOSA. Datorren ostegunean, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, goizeko 11:00etatik aurrera, Aranzadi Zientzia Elkarteak 'Oroimena Tolosa' izeneko memoriari buruzko webgunea kaleratuko du. Webgunea berria Tolosako udaletxeko pleno aretoan aurkeztuko da.

Aurkezpenean parte hartuko dute, Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek, Javi Bueces Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariak eta Josu Txueka Historia Garaikideko Doktorea azken honek “Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak hitzaldia eskainiko du. Herritar orok parte hartu dezate aurkezpen ekitaldian, aurrez izena emanda Kultura Sailean, 943 67 03 83 telefonora deituta edo kultura@tolosa.eus helbidera idatzita. Gehienez ere 20 pertsona gerturatu ahal izango dira ekitaldira.

Izen emate gehiago egongo balira, ekitaldia Kultur Etxeko areto nagusira lekualdatuko da. Halaber, streming bidez eskainiko da ekitaldia, udaleko sare sozialtan eta webgunean.

'BIZIKIDETZA SUSTATZEN' EKITALDI EGITARAUAREN BAITAN KOKATUTA

Urrian alderdi politiko guztietako ordezkariek aurkeztutako 'Bizikidetza sustatzen' ekitaldi egitarauaren baitan kokatzen da memoriaren inguruko webgunearen aurkezpen ekitaldia hau.

2006an hasi zuen Udalak memoria berreskuratzeko lanketa, Tolosan izandako eta tolosarrek pairatutako indarkeria eta giza eskubideen urraketen inguruko egia ahalik eta modu zabalenean ezagutu eta dokumentatze aldera. Dagoeneko bi liburu argitaratu dira Tolosan eta bertan jasotako edukia islatuko da webgunean. Testigantza berriak ere jasoko dira, izan ere, webgune bizia izango da, eguneratzen joango dena.