BILBO. 2019ko Aste Nagusian erabilera gehieneko egunak hauek izan dira: abuztuaren 14, as-teazkena, Ama Birjinaren Bezpera, 118.029 bidaiarirekin, kopuru hori errekor historikoa da Ama Birjinaren Bezpera Egunean; abuztuaren 16a, ostirala, 108.754 bidaiarirekin; eta abuztuaren 13a, asteartea, 107.275 bidaiarirekin.

Bidaiarien eguneroko banaketa ondorengoa da:

Abuztuaren 10a, larunbata: 86.597 bidaiari

Abuztuaren 11, igandea: 61.589 bidaiari

Abuztuaren 12a, astelehena: 99.175 bidaiari

Abuztuaren 13a, asteartea: 107.275 bidaiari

Abuztuaren 14a, asteazkena: 118.029 bidaiari

Abuztuaren 15a, osteguna: 81.460 bidaiari

Abuztuaren 16a, ostirala: 108.754 bidaiari

Abuztuaren 17a, larunbata: 98.945 bidaiari

Aste Nagusian zehar gehien erabili diren lineak hauek dira:

Amara (17, 21, 26 eta 28 li-neak) 198.298 bidaiarekin;

Benta Berri eta Añorga (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak) 162.017 bidaiarekin;

Altza (13 linea) 93.841 bidaiarekin;

Egia-Intxaurrondo (8, 9, 29 eta 42) 85.412 bidaiarekin;

Aiete (18, 19, 23, 32 eta 46 lineak) 51.208 bidaiarekin;

eta Bidebieta (14 linea) 31.375 bidaiarekin.

Gainera mikrobus lineetan 24.974 bidaia erregistratu dira.

Era berean, Gautxori lineetan ere erabilerak gora egin du. 42.152 bidaia egin dira, hau da, %2,39ko hazkundea iazko datuekin aldean.

Zifra hauek Dbus-en zerbitzuen indartzeari esker lortu dira, izan ere 23.000 zerbitzu baino gehiago eskaini baitira egun hauetarako. Zerbitzu hauek 268 gidariren eskutik eman dira, beste 42 pertsonaren laguntzarekin, batez ere inspektore, tailerretako langile, eta koordinazio lanetan eta autobus flotaren funtzionamendua zaindu duten ezinbesteko beste hainbat langileri esker.