Bizkarralderik gabeko bi eserleku hegaldi batean
Bidaiari batek egoera salatu du Twiterren, Easyjet-en hegazkinaren irudi bat argitaratuz
LONDRES-LUTON - Eskuinaldean dagoen argazkiak Easyjet konpainia britainiarraren hegazkin baten egoera irudikatzen du: bi eserlekuk ez dute bizkarralderik, eta horietako batean, bidaiari bat dago eserita. Gauzak horrela, irudia Twitter-era igo zuen Matthew Harrisi hura ezabatzeko eskatu dio Easyjet-ek.
“Easyjet-ek aurre egin dio Ryanair-i bizkarralderik gabeko eserlekuekin. Hau Lutonetik Ginebrara doan 2021 hegaldia da. Nola baimendu daiteke hau”, salatu du Konduko SA-ren presidente denak. Txioak sekulako oihartzuna zabaldu du sare sozialean, eta argazkia ezaba-tzeko eskatu badiote ere, ezetz irmoa eman du: “Batek galdetu behar dio bere buruari zenbateraino zen ziurra hegazkinaren gainontzeko espazioa. Hori zen emakumearen eserlekua. Emakumea eserleku libre batera eraman zuten hegaldia erabat abordatuta zegoenean. Ez dakit zer gertatuko litzatekeen hegaldia erabat beteta balego”.
Egoera ikusita, bere irudia apaintzeko ahalegina egin du konpainiak mezu honen bitartez: “Segurtasuna gure lehentasun nagusia dela ziurtatzen dizugu eta inoiz ez litzateke onartuko bidaiariak operatiboak ez diren eserlekuetan hegan egitea. Eta hegazkina beteta egon balitz, bi bidaiariek beste hegaldi bat egiteko aukera jasoko zuketen, eserleku horietan joatea ez dagoelako baimenduta”. - Unai González
Más en Sociedad
-
La UPV/EHU ha ingresado 252 millones de euros por su labor investigadora
-
No habrá orgía de 8.000 personas en el Viña Rock: "Se ha sacado de contexto"
-
Valencia prohíbe el uso de los móviles en colegios e institutos
-
La unidad de Ecografía del hospital de Santa Marina de Bilbao consigue la calificación de "excelente"