Diabeteari aurre egiteko onena Mediterraneoko dieta eta oliba olioa
451 milioi pertsonek zuten diabetesa munduan 2017 urtean
BILBO. Diabeteari aurre egiteko onena Mediterraneoko dieta eta oliba olioa, EHUk egindako azterlan baten arabera. 451 milioi pertsonek zuten diabetesa munduan 2017 urtean.
Ikerketan parte hartu dute Fernando Arósek, UPV/EHUko ohorezko laguntzaileak eta Angel M. Alonsok, irakasle elkartuak, eta frogatu du oliba olioan aberatsa den dieta mediterraneoa gai dela epe luzean medikazio beharra txikitzeko pertsona diabetikoetan. Tamaina handiko saiakuntza klinikoak 3.230 diabetiko baloratu ditu 3,2 urtean, ausaz banatutako hiru dieta erabilita.
Lehenengo elikadura pautan, dieta mediterraneoa eta oliba olio birjina estra erabili ziren; bigarrenean, fruitu lehor nahaste bat olioaren ordez; hirugarrena, kontrol taldearena, gantz gutxiko jakiek osatzen zuten.
Azkenik, hiru taldeak aztertuta, ikusi da dieta mediterraneoaren eta oliba olio birjina estraren taldeko pertsonek % 22 murriztu dutela diabetesaren aurkako medikazio beharra, gantz gutxiko dieta egin duen kontrol taldearekin alderatuta.
Arósen esanetan,“medikazio behar txikiagoak (ahotik hartzekoa edo injekzio bidezkoa), dieta mediterraneo eta oliba olio birjina estra ereduarekin, dieta honen bidez azterlanaren jarraipen luzean lortu zen kontrol gluzemiko onena islatzen du ziurrenik".
Gainera, elikadura pautaren garrantzia nabarmendu du:“zalantzarik gabe, eredu dietetikoa erabakigarria izan da, eta ezin da azaldu kaloria gutxiago kontsumitzeagatik, ariketa fisiko handiagoa egiteagatik edo pisua galtzeagatik, aldagai horiek saiakuntzatik kanpo gelditu zirelako eta ez zelako desberdintasunik egon horri dagokionez 3 taldeen artean".
Lanaren emaitzak argitaratu egin dira Diabetes Care aldizkarian, eta gaur egun Obesitate eta Nutrizio CIBER-ak lanean jarraitzen du PREDIMEDen laguntza izan duen ikerlan honetan.
Más en Sociedad
-
Los Mossos detienen a 20 miembros de una banda dedicada al cultivo y tráfico de marihuana
-
Detenidas 32 personas en Valencia por estafar más de 320.000 euros con el método del 'hijo en apuros'
-
La EHU inicia el lunes la matriculación del alumnado de grado del curso 2025-26, con 20.638 preinscripciones
-
Melgosa dice que el centro de Arana no responde a "un modelo de éxito de integración" y pide más información al Gobierno español