Euskal Encounter edizio berria inoiz baino azkarragoa izango da
Aukera libreko 4.000 lekuak 5 segundotan hartu dituzte, eta gainontzeko 1.024 tokiak ordubetean banatu dira
Euskal Encounter, Informatika profesionalen eta zaleen euskal topaketa indartsu dator aurten, izan ere, 5.024 eserlekuak inoiz baino denbora laburragoan erreserbatu baitituzte parte-hartzaileek. Estatuko topaketa zaharrena da, eta baita azkarrena ere izan ere, Euskaltelen teknologiak segundoko 60 gigabiteko internet konexioari ahalbidetzen du. Gainera, 26 urtez burutu den hitzorduak indartsu dator, aukera libreko 4.000 lekuak 5 segundotan erreserbatu dira, eta gainontzeko 1.024 tokiak ordu bakar batean banatu dira.
Konexio-abiadurari dagokionez, aurtengo partyak iaz baino 20 gigabit gehiago eskainiko ditu, eta hazkunde nabarmen horri esker, munduko ekimen azkarrenen artean kokatuko da Euskaltel Konekta Fundazioak antolaturiko topaketa. Iaz Euskal Encounterren 25. urteurrena ospatzeko 416 eserleku gehiago eskaini ziren, eta kopuru hori mantendu egin da aurten ere, publikoaren parte-hartze handiak hala ahalbidetuta. Edonola ere, zale ugari topaketatik kanpo geratu dira leku faltarengatik. Urtetik urtera, gero eta postu nabarmenagoa du espainiar Estatuko party jendetsuena, azkarrena eta zaharrena den honek. Bilkuraren babesle dira Euskaltel eta Eusko Jaurlaritza SPRIren bitartez.
Jarduera gehiago sail guztietan
Euskal Encounter hazten doa etengabe, baita ekintzen kopuruari dagokionean ere. Parte-hartzaileek dozenaka aukera izango dituzte euren gaitasunak erakutsi zein ezagutzak partekatzeko arte digital, hardware, software libre nahiz jokoen arloetan.
Ordenagailu-postuak hartuko dituen guneaz gain, Opengune izeneko eremuak publikoarentzat irekiak eta doakoak izango diren jarduera ugari bilduko ditu: prestakuntza tailerrak eta hitzaldiak, informatika produktuak erosteko standak, eta robotikaz, errealitate birtualaz zein 3D inprimagailuez gozatzeko ekintzak.
Gainera, partyaren nondik norakoak barnetik ezagutu nahi dituztenek eguneko sarrerak eskuratu ahal izango dituzte BECen bertan.
Youtuberren mahai-ingurua
Aurtengo nobedade garrantzitsuenetakoa da dibulgazio zientifikoan eta artistikoan adituak diren youtuber ospetsuen parte-hartzea. Euren hitzaldiak, publikoari irekiak, programazioaren puntu erakargarrienen artean daude.
Konkretuki, hitzaldien egitarau zabalaren barne, Rodrigo Septién-ek eta Álvaro Pascual-ek uztailaren 27an eskainiko duten ‘Destripando la Historia’ aurkezpena izango da jarduera interesgarri horietako bat. Zehazki, euren Youtubeko kanaletan argitaratu dituzten ekoizpen umoretsu eta original horietako hainbatek 2 milioi eta erdi ikustaldi baino gehiago dituzte. Milioi bat jarraitzailetik gora dituen Quantum Fracture kanaleko Jose Luis Crespo ere Euskal Encounterren izango da, uztailaren 27an, 'Cómo la ciencia ayuda al arte (¡y viceversa!)' hitzaldiarekin.
Hurrengo egunean, 280.000 jarraitzaile dituen Xuri Fenton youtuberraren txanda iritsiko da. Internetek eskaintzen dituen komunikazio tresnak erabilita istorioak kontatzeko interes bizia eta artea nola uztartu dituen azalduko du gazteak.
Aldi berean, youtuber horiek mahai-inguru batean parte hartuko dute plataforma berrietan eskaintzen diren edukiak kalitatezkoak diren ala ez eztabaidatzeko.
Más en Sociedad
-
Ingresa prisión uno de los detenidos en Euskadi por colaborar con organizaciones yihadistas
-
Educación analizará si la puntuación a hijos de cooperativistas en acceso a centros concertados "colisiona con la LOE"
-
Reto solidario de Gonzalo Pérez: "Hoy hemos gastado más fuerzas de lo esperado"
-
Dimiten casi 100 directores de colegios asturianos a la vez ante el bloqueo en las negociaciones por la huelga docente