Osakidetzaren lan eskaintza publikoan izena emateko epea zabalik dago
Deialdi berrian parte hartu nahi duten pertsona guztiek hilabete izango dute izena emateko
BILBO. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Osakidetzaren 2016-2017 ekitaldiko lan eskaintza publikoan jasotako lanbide kategorien oinarri bereziak argitaratu ditu. Hautaketa probak maiatzan eta ekainean izango dira, eta izena emateko epea gaur (otsailaren 16a) ireki da.
Osakidetzak jakinarazi duenez, deitutako lanbide kategorien eskakizun eta zehaztapenei buruzko informazio guztia jaso da ostegun honetan argitaratutako oinarrietan, bai eta haietako bakoitzari dagokion gai zerrenda ere. Era berean, eskaintza publikoan jasotako gainerako kategorien hautaketa proben deialdia datorren astean argitaratuko da.
Horrela, ostiralean hasita, deialdi berrian parte hartu nahi duten pertsona guztiek hilabete izango dute izena emateko, www.osakidetza.eus web orriaren bidez. Bertan, hautapen prozesuan parte hartzeko eta hura garatzeko ezaugarri eta baldintzei buruzko informazio guztia aurki daiteke.
Lan eskaintza publiko berriak SATSE eta UGT sindikatuen eta Sendagileen Sindikatuaren babesa du, eta Osakidetzak orain arte izan duen "dimentsio handieneko eskaintza publikoetako bat da". Guztira, 3.335 plaza eskainiko dira, ia lanbide kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak.
Más en Sociedad
-
Ingresa prisión uno de los detenidos en Euskadi por colaborar con organizaciones yihadistas
-
Educación analizará si la puntuación a hijos de cooperativistas en acceso a centros concertados "colisiona con la LOE"
-
Reto solidario de Gonzalo Pérez: "Hoy hemos gastado más fuerzas de lo esperado"
-
Dimiten casi 100 directores de colegios asturianos a la vez ante el bloqueo en las negociaciones por la huelga docente