Garazi Calvo Fernández (1996, Bilbo) artista Arte Ederretan Graduatua (EHU) da, eta Ikerketa eta Sormena masterra (EHU) eta Derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako, eta hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra (EHU) ditu. Bere lan-prozesua ateratzen dituen argazkietatik eta egiten dituen marrazkietatik abiatzen du. Ondoan daukanetik edo pentsatzen duenetik abiatuta marrazten du.

Halaber, gogorarazlea egiten zaion hori ere kopia-tzen du, baina gero dena nahasten du. Bere beharra baldintzatu dute lana garatzeko erabilitako espazioek eta horien testuinguruak. Esaterako, Bilboko Deustuko Erriberako gune autogestionatuan lan egin izan du, Bizinahin, hain justu. Horrez gain, 2023an, Bilboarte ekoizpen beka jaso zuen. Bilbotarrak bere lanak erakusketa ezberdinetan jaso izan ditu: hala nola, Müllerreko Azaro Kulturalaren baitan jarritako erakusketa kolektiboan, edota Keak (lur hartu) du, Mu, Miscere edota Perla, azala,katea bezalako erakusketa kolektiboetan.

Garazi Calvoren kultur gomendioak

Abesti bat: Detrás de una flor (Mueran Humanos).

Musika talde bat: Nize.

Artista bat: Rosa Parma.

Liburu bat: Escuela de aprendices (Marina Garcés).

Antzezlan bat: Urruna (Tripak).

Film bat: Laura Poitras zuzendariaren All the beauty and the Bloodshed. 

Kultur espazio bat: Gaztetxeak.