Oihana Bartra Arenas (Bilbo, 1984) Euskal Filologian lizentziatua da eta lanbidez irakaslea, bertso irakakaslea eta itzultzailea da. Euskal herritarrek, dena den, ezagun izango dute plaza batean edo bestean ikusi eta en-tzun izan dutelako bertsotan. Santutxuko Bertso Eskolan hasi zen bertsotan eta Igorre izan zuen bere lehen plaza, 1999. urtean, BBK sarian parte hartuta. Geroztik, han eta hemen aritu da koplatan, bertso saioetan, bazkarietan zein txapelketetan. Bertsotan fin aritu eta sariren bat edo beste ere jaso izan du urteotan: Hiru urtez jarraian (1999, 2000 eta 2001), eskolarteko txapelketetako Bizkaiako txapelduna izan zen; 2004an, Osinalde saria irabazi zuen, eta 2005ean, Abra saria. Bi urtetan Bilboaldeko onena ere izan da, eta hainbat urtetan Bizkaiako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako edo finalerako sailkatu izan da. Gaur, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko du. 

Abesti bat: Berri Txarrak taldearen Bueltatzen. 

Musika talde bat: Ibil bedi.

Liburu bat: El lector de Julio Verne.

Antzezlan bat: Hondamendia.

Film / telesail bat: 20.000 especies de abejas.

Kultur espazio bat: Bilboko Bira kulturgunea.

Bertsolari bat: Nerea Elustondo.

Bertsotarako plaza bat: Santiago plaza, Bilboko Aste Nagusian.