Ane Garcia (Hondarribia, 1994) itzultzailea eta testugilea da ogibidez. Mejillon Tigre kolektiboko kidea ere bada Eider Adeletxekin batera (kasu horretan, Ane Zubeldia ezizena erabiltzen du hondarribitarrak), eta momentu hauetan Hitz esana ikuskizunarekin dabiltza hara eta hona. Spokenword poesia performacea egiten dute: gorputza eta hitza uztartzen dituzte taula gainean, umore sakonetik, betiere. Musikak ere badu tokia bere bizitzan: Lurra taldeko abeslaria zen, Iñigo Muguruzarekin batera (2012-2017), eta, gaur gaurkoz, behin-tzat, musikari erretiratua da. Han-hemenka poemak, emanaldi txikiak eta kantu-kolaborazioak argitaratu izan ditu, baita itzulpenak ere (June Jordan, Maskulinitateak...). Aitortu duenez, zaila egiten zaio sorkuntza-molde bakarrarekin erabat identifikatzea.

Abesti bat: Momentu honetan, Neil Youngen I’m theOcean abestia entzuten dut etengabe. 

Musika talde bat: Big Thief musika taldea eta, bereziki, talde horretako abeslari/bakarlari AdrianneLenker.

Liburu bat: Brigitte Vasalloren Porno Burka. Ez da munduko nobelarik onena, baina barre asko-asko egin nuen, eta zaplazteko ederra ematen dio/digu jende (intelektual) askori. 

Idazle bat: Ocean Vuong poeta. Bere begiradarekin idatzi nahiko nuke.

Itzultzaile bat: Amaia Apalauza, langile eta lankide oso fina. Oihan hitzean mundua eta Erabili goldea hilen hezurren gainetik itzulpenak oso onak iruditzen zaizkit.

Ikuskizun bat: Ikusi dudan emanaldi xume eta berezienetakoa izan zen Paxkal Irigoien eta Maia Iribarnek Bañolet/Bloñ proiektuarekin egindakoa.

Film/telesail bat: Years and years telesaila. Gogorra da, baina asko gustatu zitzaidan nola erabiltzen zuen fikzioa gu erabat babesgabe sentitu gintezen.

Kultur espazio bat: Garaion Sorgingunea (Ozaeta, Araba), mirari bat iruditzen zait halako leku bat edukitzea Euskal Herrian. Altxor txiki bat da.