Jon Olivares Madrilen jaio zen, baina zazpi urte zituela Euskal Herrira lekualdatu zen. Txikitan, hezitzaile eta bikoizketa-aktore izan nahi zuen. 2009an. Haur Hezkuntza ikasten hasi zen eta, ikasten ari zela, Taupada antzerki taldean sartu zen obra txiki bat antzezteko. Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi elkartean ere aritu zen urte askoan. Bergarako Osintxu auzoko auzoalkate gisa aritu ostean, aktore ibilbideari ekitea erabaki zuen eta hainbat antzezlanetan parte hartu zuen. 2013an agertu zen lehen aldiz ETB 1eko Goenkale telesailean. Ordutik, bateko eta besteko lanetan parte hartu izan du: besteak beste, Liknart film laburrean, Ihesaldia eta Patria telesailetan, Altsasu miniseriean, Yo tampoco sé qué hago aquí film laburrean, Desaparecidos, Sagrada familia, Los pacientes del doctor García eta Detective Touré telesailetan eta Imbécil film laburrean. Lehen film luzea Carlota Peredaren La Ermita izan du. Hain justu, aste honetan aurkeztuko dute Sitgesen, eta azaroaren 17an zine aretoetan ikusi ahalko da.

Abesti bat:  Anje Duhalderen Sortirria.

Musika talde bat: Asko esango nituzke. Bertokoen artean, Kerobia aukeratuko nuke, eta mundu mailakoen artean, The Beatles taldea. Txikitatik entzun izan ditut.

Barkalari bat: Olatz Salvador.

Liburu bat: Harry Potterren edozein eta Nell Leyshonen Del color de la leche. Gure hurrengo antzezlana.

Idazle bat: Noel Olivares, nire aita.

Antzezlan bat: Ionescoren La lección. Taupada antzerki taldearekin egin nuen azkenengo antzezlana izan zen: Ikasgaia. Izugarrizko erronka izan zan.

Film/telesail bat: Telesail klasiko bat: Friends. Filmen artean maitemindu ninduen azkena 20.000 especies de abejas izan zen.

Aktore bat: Robin Williams.

Telebista/Zine zuzendari bat: Zaila da bat aukeratzea. Moriartiarrak, adibidez, oso gustoko ditut (Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga).

Kultur espazio bat: Elgoibarko Herriko Antzokia. Nire hastapenak bertan izan ziren.