Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle eta irakasleek Klasikoen irakurraldi etenik gabea berriz antolatuko dute kurtso amaieran, Ikasleen jaia ospakizunaren testuinguran. Kirmen Uribe izango da 17. topaketaren protagonista, non Bilbao-New York-Bilbao liburuaren zati bat irakurriko da ekainaren 6an, Arriaga Antzokian.

Aurreko urteetan izan dituzte Axularren Gero, Mogelen Peru Arabaca, Bernardo Atxagaren Obabakoak edo Gabril Arestiren Harri eta Herri (beste tituluen artean) jaialdiaren buru bezala. Bestalde, Euskaltegiaren arabaera, ekitaldiaren grina “euskal literatura nazioartekotzea da”. “Euskal idazle eta liburuak mundu osoko abangoardia literarioaren parte direla aldarrikatu nahi dugu”, eransten diote esandakoari.