Amorebieta-Etxanoko Udalak ez du etenik udalerriko biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko ahaleginean. Oraingo honetan, amaitutzat eman ditu Larrea kiroldegiko spinning aretoan egindako hobekuntza-lanak. Horretarako, 22.810,26 euroko aurrekontua bideratu egin du Udalak.

Hala, aste honetatik aurrera, Larrea kiroldegiko spinning aretoak itxura berria izango du eta erabiltzaileek instalazioez gozatu ahal izango dute. Lan horiek, espazioaren funtzionaltasuna ez ezik, aretoaren eta bertako materialen segurtasuna eta iraunkortasuna hobetu dituzte.

Hala, berritze lanekin, hainbat eguneraketa egin dira espazioan, egungo azpiegitura zaindu eta hobetzeko. Egindakoen artean nabarmentzen dira:

  • Lurraren babesa: espazioko lurra babesteko eta etorkizunean ez hondatzeko neurriak hartu dira.
  • Egiturak eta manparak jartzea: ate eta manpara zaharrak desmuntatu dira eta, ondoren, metalezko egitura sendo berri bat eta manpara berri baten profilak jarri dira. Horrekin batera beiraz estali da pareta, hiru metroko altueraraino, argiztapena eta irekitasuna handitzeko.
  • Pladurreko akaberak: instalazioen goiko aldea pladurrez estali da, espazioaren estetika eta funtzionaltasuna osatuz.
  • Garbiketa eta azken egokitzapena: aldamioak desmuntatu eta garbiketa sakona egin da, aretoa baldintza egokietan eta erabilgarri uzteko.

22.810,26 euroko inbertsioa bideratu du Amorebieta-Etxanoko Udalak lan horietara eta instalazioen iraunkortasuna bermatzeaz gain, erabiltzaileentzako espazio berritu eta egokia ere eskaintzen du orain spinning aretoak.