Adinekoen eguneroko bizitzan segurtasuna indartzeko kanpaina berri bat abiarazi egin du Amorebieta-Etxanoko Udalak. 'Zornotzan nagusiak seguru' izeneko ekimen honek herriko nagusien segurtasun-maila igo nahi du, bai etxean daudenean, baita etxetik kanpoko jardueretan ere.

Ainhoa Salterain alkateak kanpaina honen garrantzia azpimarratu du: “Amorebieta-Etxanoko familien ongizatea lehentasuna da gobernu honentzat. Ingurune seguru batean bizitzea funtsezkoa da, eta prebentzioa ezinbestekoa da bide horretan. Horregatik, segurtasun-gomendio batzuk garatu ditugu, bereziki adinekoei zuzendutakoak, etxean eta kalean istripuak prebenitzeko”.

Kanpainak gomendio espezifikoak biltzen ditu adinekoen eguneroko bizitzako hainbat arlotarako:

  • Etxea: Irtetean beti giltzaz ixtea, ezezagunei ez irekitzea eta argiztapen ona izatea gomendatzen da. Bakarrik bizi direnentzat telelaguntzaren garrantzia nabarmentzen da; era berean, entxufeak gehiegi kargatzearen arriskuez, eta berotzeko elementuak eta elementu elektrikoak behar bezala ez erabiltzeaz ohartarazten da.
  • Sukaldea: garbiketa-produktuak behar bezala biltegiratzea gomendatzen da, ekipoak edo etxetresna elektrikoen mantenua egitea aipatzen da gas toxikoak ez isurtzeko; eta gasa erabiltzen den kasuetan, suteak prebenitzeko arreta jartzea aipatzea da.
  • Bainugela: Erorikoak saihesteko heldulekuak instalatzea iradokitzen da; eta eskuak edo oinak bustita dituzten tresna elektrikoak ez erabiltzea aipatzen da.
  • Kalea: Aurrez seinaleztatutako oinezkoen pasabideetatik zeharkatzeko gomendioa ematen da, eta trafikoaren norabideari adi egoteko eskatzen da.

 Hainbat hitzaldi

Gainera, Amorebieta-Etxanoko Udaltzaingoaren laguntzarekin, Udalak hainbat hitzaldi informatibo antolatu ditu. Lehena apirilaren 24an izango da, 17:00etan, Nafarroa Zentroan, eta bigarrena maiatzaren 6an, 17:00etan, Zelaieta Zentroan. Gainera, Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta, maiatzaren 3an ‘100 aldiz begiratu’ jardunaldia izango da Zubiondo parkean eta Nafarroa Zentroan; hala, egunean zehar segurtasunean oinarritutako jarduerak eskainiko dira.

Kanpaina hau ‘Zornotzan seguru’ ekimenaren barruan kokatzen da, eta ekimen honek, hain zuzen, jarraipena izango du, publiko eta sektore desberdinak kontuan hartuta garatuko diren beste hainbat ekintzen bitartez.