Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) komikigile eta marrazkilari nafarrak solasaldia eskainiko du gaur, Mundakako Kasinoan, arratsaldeko 19:30etatik hasita. Urmenetak bere azkenengo lana –Gora Euskal Herrientsak! izenburupekoa– izan du hizpide.

Gora Euskal Herrientsak! Urmenetaren azkenengo saiakera grafikoak bost errientsa edo irakasle garrantzitsuri egiten die omenaldia. Hurrenez hurren hauek dira: Kapitolina Buztintze Larrondo –Uxue, 1867–, Malena Jauregiberri Erbin –Aloze, 1884–, Jule Fernandez Zabaleta –Iruñea, 1898–, Katalina Alastuei Garaikoetxea – Iruñea, 1899–, eta Elbira Zipitria Irastortza –Donostia, 1906–. Bost emakume hauen biografiak argitara ekarri ditu komikigile nafarrak, euskal transmisioan emakume aitzindari hauek egin zuten lan oparoa aintzat hartuz.

Argitalpen kooperatiboa, Urmenetaren lanaren berri jaso ahal izango dute Mundakako Kasinora hurbiltzen direnek. Solasaldian parte hartzen duen publikoak galderak egiteko aukera izango du.