Segundo Olaeta Banda Sinfonikoak, Udal Musika Eskolako talde instrumental handiena denak –40 parte hartzaile ditu–, emango dio aurtengoan hasiera Gernika-Lumoko Lekuek festibalari gaur bertan, Merkurion arratsaldeko 18:55etan txupinazioari ekin ostean. Ohiko tankerari eutsita, elkarlanean ari-tzeari eta musika estilo ezberdinak herriko hainbat txokotan zabaltzeari, jaialdiak emakumeak izango ditu nagusi. Izan ere, Aurora Beltran eta Anari dira ekimenen buru, nahiz eta beste emanaldi asko izango dira eskuragarri darozen lau egunotan.

“Belladona, Tahures Zurdos eta bakarkako ibilbide artístiko zoragarrian batu dituen kantak aurkeztuko dizkigu Iparragirre Aretoan” Aurora Beltran nafarrak, antolatzaileen esanetan. 21:00etan eskainiko du kontzertua, ordu bat arinago Neguetxean Adriana Bilbao eta Victor Fernandez flamenko emanaldiaren ostean.

Anari Redacción DNN

Biharkoan berriz, hainbat dira programatutako hitzorduak, arratsaldeko 20:00etan Lizeo Antzokian Anariren kontzertua izango delarik nagusiena. Honen ostean, eta Gernika-Lumoko txoko ezberdinetan –Musutruk, Legoie, Irrintzi, Zeppelin, Neguetxea...– hainbat artista arituko dira, estilo orotarikoak: Triple Cero, Mikosis, drag ikuskizuna edota djak. Hala ere, Astran Top eta Txopet arituko dira, gaueko 22:00etan hasita. Eta, azkenik, Kult Parnasoan The Titanians-en txanda izango da, gaueko 24:00etatik aurrera.

Lekuek festibalaren egunik oparoena larunbatekoa izango da. izan ere liburu aurkezpena –Jon Urzelairen Su festak–, Astra Txiki ekimena, Tukatukada Batukada edota Lisabören kontzertua izango dira programaren barne, Azken emanaldi hau gaueko 22:00etan hasiko da, Iparragirren. Azkenik, igandean Pasealekuan Disko eta Arte azoka izango da, goizean; eta arratsaldean, berriz, jaialdiaren azken kontzertuak izango dira Ibai Garcia Blues Proyect-en eskutik Alain eta Titis Twister, Ruïnosa y las Strippers de Raholaren eskutik, Kult Parnasoan. – I. Fradua