Euskararen erabilera bultzatzea helburu duen Euskal Astearen edizio berri bat jasoko du Ugao-Miraballesko herriak. Horretarako, Udalak egitarau berezi bat prestatu egin du, herriko elkarte, eskola eta bizilagunen laguntzarekin. Ekimen hau astelehenean hasiko da, martxoaren 18an, eta hilaren 23ra arte iraungo du.

A.E.K, Aitama guraso elkartea, CPI Ugaoko eskola IPI, Irristaketa Artistikoko Eskola, Etorki Dantza Taldea, “Gure Etxea” elkartea, Gure Esku dago elkartea, Harile kultur elkartea, Markioko Elkartea, Sarea Abesbatza Sarea Sound System, Asier Peña eta Udaleko Euskara eta Kultura zerbitzuek osatu dute programazioa. Zentzu honetan, Euskal Asteak adin eta gustu guztiei zuzendutako hitzordu ugari izango ditu, funtsezko osagaia beti herritarren parte-hartzea baita. Euskal kulturaren jai honetan parte hartzeko proposamenak eta gonbidapenak anitzak izango dira.

Jarduera gehienak martxoaren 22an (ostirala) eta 23an (larunbata) izango dira. Ostirala Korrika txiki batekin hasiko da, KORRIKAren 23. edizioaren atariko modura. Euskararen alde gure lurralde guztia zeharkatzen duen ekimen ibiltaria 13:00ak aldera zeharkatuko ditu hiribilduko kaleak festa giroan. Egunak aurrera jarraituko du kalejira, umeentzako herri kirolekin eta erromeria batekin. Larunbata ondorengo alardean parte hartuko duten dantzarien kalejira batekin hasiko da, Ugao-Miraballeseko eta Urduñako Bihotza Konparsako Buruhandiekin eta gaiteroekin batera. Herri bazkari batek, elektrotxarangarekin animatutako kalejira batek eta erromeriak amaiera ezin hobea emango diote jai egunari. Aurretik, martxoaren 20an Jane Jauregian, "Gure erro eroak" bakarrizketaz gozatzeko aukera izango da.

Aipatzekoa da, ikastetxeak, aldi berean, ekitaldi eta jarduera bereziak antolatuko dituela, eta horietako batzuk udalerriko herritarrei zabalduko zaizkiela. Gainera, umeentzako tailerrak Herriaren Enparantzan eta ‘Ludoteka kalean’, Hiru Iturriko plazan, garatuko dira.

2024ko Euskal Asteko egitaraua

Martxoak 18, astelehena:

  • 9:30 Eskolako Ikasleen ekitaldiak Eskolako umeei zuzenduta Jane Jauregian: antzerkigintza.
  • 15:30 Eskolako Ikasleen ekitaldiak gurasoak eta familiei zuzenduta Jane Jauregian: antzerkigintza.

Martxoak 19, asteartea:

  • 15:30 Eskolako Ikasleen ekitaldiak gurasoak eta familiei zuzenduta Jane Jauregian: kantagintza eta bertsolaritza.

Martxoak 20, asteazkena:

  • 17:00 Haurrentzako tailerrak Herriaren enparantzan.
  • 18:00 “Gure erro eroak” bakarrizketa Jane Jauregian.

Martxoak 21, osteguna:

  • 17:00 “Ludoteka kalean” Hiru iturriko plazan.

Martxoak 22, ostirala:

  • 11:00 Korrika Txiki.
  • 13:00 23. Korrika.
  • 17:00 Buruhandien kalejira.
  • 18:00 Umeentzako Herri Kirola Herriaren Enparantzan.
  • 20:30 Erromeria ‘Gautegun’ taldearen eskutik Herriaren enparantzan.

Martxoak 23, larunbata:

  • 11:30 Alardean parte hartuko duten dantzarien kalejira, Ugaoko eta Urduñako Bihotza Konparsako erraldoiek eta Bizkaiko gaiteroek lagunduta.
  • 12:00 Dantza-alardea Herriaren Enparantzan Etorki dantza taldetik igaro diren dantzariekin.
  • 15:00 ​60. urteurrena ospatzeko bazkaria, Gernika frontoian.
  • 18:00 Burrunbada elektrotxarangarekin kalejira.
  • 20:00 Erromeria ‘Luhartz’ taldearen eskutik Herriaren Enparantzan.