Ekainaren 14 eta 15ean Bilbao Arenan ospatuko den BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdirako azken sarrerak baino ez dira gelditzen. Bilboko Udalak babestutako eta Dekker Eventsek antolatutako ekitaldiak kartela itxi du dagoeneko, eta musikari mitikoak ekarriko ditu Bilbora.

Ekainaren 14an, ostiralean, jaialdiari hasiera emango dio Susan Santosen power trioak (Extremadura). Susan bera egongo da blues rock onena egiten duen taldeko buru. Egun horretan, halaber, hauek joko dute eszenatoki nagusian: The Jayhawks (Minnesota - AEB), musika amerikar herrikoiko talde onenetakotzat jotzen dena, The Pretenders (Hereford – Erresuma Batua), Chrissie Hynde karismatikoak gidatzen duen taldea, ostiraleko kartelburua, eta The Screamin' Cheetah Wheelies (Tennessee - AEB), Estatu Batuetako hegoaldeko rock klasiko eta indartsuarekin, Espainian 2024an emango duten kontzertu bakarrean.

Ekainaren 15ean, larunbatean, “Legends” jaialdiaren bigarren egunean, eszenatoki nagusiko lehen emanaldia Petti rock musikari euskaldunak egingo du. Geroago, eta haiek ere Espainian kontzertu esklusiboa emanez, Canned Heat mitikoek (Los Angeles – Kalifornia) blues-rock/boogie onenaz beteko dute Bilbao Arena, eta, ondoren, txanda iritsiko zaio Deep Purple (Hertford-Erresuma Batua) larunbateko kartelburu eta rockaren kulturaren zenbait abesti handi eta ahaztezinen egileei. Azkenik, Blues Pills (Suedia eta AEB) rock-blues taldeak, Elin Larssonen ahots boteretsuarekin, amaiera emango dio BBK Bilbao Music Legends Festaren edizio honi.

Gainera, ohi denez, pistako edo 1. eta 2. harmailetako sarrerak erosi dituzten guztiek “Voodoo Child Bar” kanpoko zabalgunera joateko aukera izango dute. Bertan, zuzenean joko dute talde lokalek: Arnau & The Honky Tonk Losers, Kinki BoysNevadah, Sotomonte, The Ribbons eta Ziin & The Melody Breakers. Gastronomia-eremu zabala eta merchandising-standa ere egongo dira.

Segurtasun- eta ebakuazio-arrazoiengatik, kanpoko zabalgune hori ez da 3. harmailarekin lotuta egongo, eta, beraz, sarrera-mota hori duten pertsonak ezin izango dira eremu horretara sartu. Muga hori kontuan hartuta, sarrera horiek prezio murriztuan daude salgai, eta aire zabaleko terraza bat izango dute, baita eskaintza gastronomikoa eta merchandising-standa ere. 1. eta 2. harmailetan bezala, leku horietan ere zenbakitu gabeko eserlekuak egongo dira, agertoki nagusitik igaroko diren banda guztien emanaldiez gozatzeko: The Pretenders, Deep Purple, The Screamin’ Cheetah Wheelies, The Jayhawks, Canned Heat, Blues Pills, Susan Santos eta Petti.