Asteazken honetan, apirilaren 24an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera hasiko den Green Jan elikadura jasangarriko programan parte hartzeko azken plazak geratzen dira libre. Bilboko La Perreran egingo den ekimen honek 'La sostenibilidad en el sistema alimentario, de la granja a la mesa' izeneko mahai-inguruarekin irekiko ditu ateak.

Green Jan elikadura jasangarria programaren helburua da gazteak sentsibilizatzea gizakien eta planetaren osasuna epe luzera sustatzen duten elikadura-praktiken inguruan, baliabide naturalak optimizatuz eta elikadura-katea osatzen duten eragileen ongizate sozial eta ekonomikoa babestuz.

Programa bi fasetan garatuko da: lehenengoa informatiboa izango da, eta bigarrena praktikoa. Bigarren fasean zenbait tailer eskainiko dira; zehazki, proiektuen deialdi ireki bat egingo da, zeinetan bi ekimen hautatuko diren. Laguntza teknikoa eta logistikoa emango zaie aurrera ateratzeko.

Green Jan, elikadura jasangarria Basque Centre for Climate Changeren (BC3) zuzendaritzapean garatuko da, Europako SWITCH proiektuaren esparruan, Konekta Ideiak-en barruan.

Bihar, asteazkena, abiatuko da La Perreran, 19:00etan. Zehazki, BC3k (Basque Centre for Climate Change) dinamizatutako mahai-inguru batekin hasiko da. Programaren gaia zentratzea izango da helburua, eta elikadura-katearen katebegi desberdinetatik nekazaritzako elikagaien sektorearen jasangarritasunaren hainbat alderdi jorratzea. Bertan, erreferentziazko proiektuetako kideek hitz egingo dute, hala nola Basque Culinary Center Innovation, Belaze, Crops4Life, Mangiare a mesa puesta eta Cuarto y mitad.

Proiektua 2024. urtean zehar garatuko da, bi fasetan: Lehenengo fasea (elikadura jasangarriaren inguruko prestakuntzari, sentsibilizazioari eta esperimentazioari buruzkoa) 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako sei saiotan garatuko da, arratsaldez, apiriletik maiatzera bitartean.   Bigarren fasean, deialdi irekia egingo da, eta bertan elikaduraren eta jasangarritasunaren esparruko bi proiektu hautatuko dira. Izen-emateak apirilaren 29tik ekainaren 17ra egingo dira.