Asteazken honetan ireki egin dira Zankoeta kaleako lehenengo zenbakian kokatuta dagoen Basurtuko udaltegiak apirilaren 25ean jasoko duen 'Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularra Kultur Sektorean' izeneko jardunaldian parte hartzeko izena emateko epea. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasi eta 21:30era arte luzatuko da.

Prestakuntza-jarduera emateko ardura Shandra Martinez Caballerok izango du, Zuzenbidean lizentziatua denak, Magisterra Kudeaketa Kulturalean, artista plastikoa eta RECREAKULT proiektuaren sortzailea.

Saioaren helburua da kultur sektoreko profesionalak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea ingurumenaren iraunkortasunaren eta zaintzaren inguruko faktoreen garrantziaz. Ildo horretan, informazioa emateaz gain, tresna praktikoak eskainiko dira ideia, ekoizpen eta kontsumo kultural arduratsuagoa eta ingurumenaren aldetik iraunkorragoa izateko.

Jardunaldiak hiru zati izango ditu. Lehenik eta behin, Kulturaren egungo egoera aztertuko da iraunkortasunaren eta ekonomia zirkularraren ikuspegitik, arlo horiekin loturiko faktoreak optimizatzeko zer alderditan eta nola esku har daitekeen identifikatzearren. Ondoren, jardunbide egokien adibideak emango dira, eta, azkenik, jarduera praktiko bat egingo da. Horrela, jolasaren bidez ingurumenaren aldetik egon daitezkeen arazoen adibideak aurkeztuko dira, zer aukera dauden eta kultur arloko prozesuetan, jardueretan eta antolakuntzetan neurri eraginkorrak ezartzera bideratutako ibilbide-orria garatzeko zer egin daitekeen ikusiko da.

Interesatuek jardunaldi honetan izena eman dezakete apirilaren 22tik aurrera; horretarako, cultura@bilbao.eus posta elektronikoaren bidez emango den inprimakia bete behar dute.

Izen-ematea doakoa da, eta 25 plaza izango dira. Izena emateko hurrenkeraren arabera beteko dira plazak.