Datorren larunbatean, martxoaren 2an, Miribillako suhiltzaileen parkeak bere ateak irekiko ditu goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30era, batez ere etxeko txikienei bideratutako hainbat ekintzekin. Urtero bezala, martxoaren 8an ospatuok den San Joan Jainkoarena zaindariaren omenez egingo dute ekimen hau.

Jardunaldia Bilboko Suhiltzaileen Kultur eta Kirol Elkarteak bultzatzen du eta herritarrentzat da oro har, baina, batez ere, suhiltzaileen parkeetan egunero egiten den lana eta profesional horiek larrialdi-egoerei aurre egiteko erabiltzen dituzten materialak eta ibilgailuak gertutik ezagutu nahi dituzten familia eta umeentzat.

Haurrentzako hainbat jarduera eta jolas egongo dira, beti bezala. Besteak beste, aukera izango dute hainbat espazio bertatik bertara ezagutzeko -hala nola, ke-galeria-, mahuka bat erabiltzen ikasteko, kamioi batean muntatzeko eta tirolina eta autoeskalaren erakustaldietan parte hartzeko...

Beste ekitaldi batzuk

Suhiltzaileen zaindariaren jaiak igandean, martxoak 3, jarraituko du. Kirol-eguna izango da, eta festarekin bat egin nahi duten estatuko beste suhiltzaile-zerbitzu batzuekin ospatuko da.

Egun horretan, goizeko 11:00etatik aurrera, “Bilboko Suhiltzaileen XXI. Sariketa” egingo da: 6 kilometro inguruko lasterketa Bilboko itsasadarraren ertzetan.

Ekitaldiak martxoaren 8an bertan amaituko dira, San Joan Jainkoaren egunarekin. 11:00etan suhiltzaileen ibilgailu klasikoen eta gaur egungoen karrusela egingo da. Miribillatik abiatu, Bilboko kaleetan barrena ibili eta Miribillako parkera itzuliko dira.

Jarraian, barne-ekitaldia egingo da: omenaldia Miribillako parkean erretiroa hartu duten suhiltzaileei. 14:00etan, lankide arteko bazkaria egingo dute eta, ondoren “Suhiltzaileen Mus Txapelketa”, ekitaldiei amaiera emanez.