Datorren astelehenean, otsailaren 12an, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Darwin Egunaren 18. edizioa ospatzeko egitarau berezia prestatu du Bidebarrieta Kulturguneak. Conchi Lillo Delgadok biologoa, Neurozientzietan doktorea eta Salamancacko Unibertsitateko irakaslea dena eta Asier Gómez Olivencia giza eboluzioan aditua den doktore eta paleontologoak, izaki bizidunen ikus-sistemari eta neanertalari buruzko aurkikuntza berriei buruzko bi hitzaldi emango dituzte.

Azken 150 urteetan aztergai izan diren neandertalen inguruan zerbait berria esan daiteke? Badakigu ikusmenak zer nolako eragina izan duen izaki bizidunen eboluzioan? Galdera horiek izango dira aztertuko direnak datorren otsailak 12.

Conchi Lillo Delgado "Eboluzioari begirada bat” (“Una mirada a la evolución") hitzaldiarekin dator Darwinen Egunaren edizio berri honetara. Bertan, ornodunen eta ornogabeen bitxikerietatik eta ezaugarrietatik abiatuta, izaki bizidunen ikus-sistemak nola funtzionatzen duen eta bizirauteko nola garatu den azalduko du.

Asier Gómez Olivencia, bere aldetik, neandertalen inguruan egin diren azken aurkikuntzak azalduko dizkie bertaratzen direnei. Teknologia berrien erabilerari eta aztarnategi klasikoen berrikuspenari esker lortutako datu berrietan sakonduko du "Zer moduz, neandertal? Ezagun zahar baten inguruko datu berriak" (“¿Qué tal, neandertal? Nuevos datos sobre un viejo conocido”) hitzaldian.

Hizlariak

Conchi Lillo Delgado biologoa, Neurozientzietan doktorea eta Salamancako Unibertsitateko Biologia Fakultateko irakaslea da. Gaztela eta Leongo Neurozientzietako Institutuan ikusmenaren neurobiologia du ikergai. Dibulgazio zientifikoari dagokionez, “¡Abre los ojos!” liburuaren argitalpena nabarmendu behar da, baita dibulgazio-plataforma desberdinekin egindako lankidetza ere, hala nola Naukas, The Conversation edota Salamancako Ser Irratiko Hoy por Hoy saioan.

Asier Gómez Olivencia Giza Eboluzioan espezializatutako doktorea eta paleontologoa da. Ikerketa eta argitalpen esperientzia zabala du, 90 artikulu zientifiko baino gehiagorekin. Atapuercako Ikerketa Taldean egin zuen tesia, Cambridgeko Unibertsitatean eta Parisko Musée de l 'Homme-n lan egin du eta 2014an Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen, lehenik Ikerbasque ikertzaile gisa eta gero Ramón y Cajal ikertzaile bezala. Atapuercan indusketak egiteaz gain, Euskadiko hainbat aztarnategitako lanak zuzentzen ditu.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.