Margarita Lorenzo de Reizábal orkestra zuzendari bilbotar entzutetsuak gidatuko du igande honetan, otsailaren 4an, Bilboko udal musika bandak Euskalduna Jauregian eskainiko duen 'Haize xarmagarriak' izeneko kontzertua.

Emanaldiaren lehenengo zatian Jan Van de Roosten "Puszta", Julie A. Girouxen "Two Bookmarts from Japan. Symphony Nr. 4" eta Claude T. Smithen "Festival variations for concert band" izango dira entzungo diren obrak. Bigarren eta azken partean, Alberto Ginasteraren "Suite de Danzas" eta John Barnes Chanceren “Incantation and Dance" izango dira protagonista.

Musikaren botereari esker, bost pieza hauek bertaratzen den publikoa ozeanoaren alde batetik bestera eramango dute, Europan, Asian, Hego eta Ipar Amerikan zehar bidaiatuz. Kontzertuak haize ekaiztsuak eta haize leunak tartekatuko ditu, ikusleei bidaia zirraragarri bat eskaintzeko.

Hitzordua igande honetan izango da, otsailaren 4an, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Sarrerak

Udal Bandarekin hurrengo hitzordua otsailaren 12an, astelehena, izango da Plaza Barrian, 12:30ean, Inauterietako kontzertuan. Aurten Aurori Badiola eta Mari Angeles Salas (Iñaki Maruri eta Mitxel Santamarina aktoreak) izango dira bandarekin batera. Musikaren laguntzarekin, munduko hainbat herrialde bisitatu ahal izango ditugu. Familiarteko kontzertua, adin guztietako entzuleei zuzendua, umorez, dantzaz eta denok abestuko ditugun abestiz josia.

Eta hilaren erdialdean, otsailaren 18an, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularrak, José R. Pascual-Vilaplanak, berrartuko du talde billbotarraren gidaritza Euskalduna Jauregian eta Luis González tronpeta-jotzailea izango du lagun oholtzan, "Itxaropenaren egunsentia" izeneko kontzertuan. Shaphiro, Stevenson eta Pucciniren abestiek osatuko.