Ostiral honetan, apirilaren 12an, jarriko du martxan haurrentzako euskarazko jarduerak antolatzen dituen 'Barixakuetan' izeneko ekimena. Ermuko Udaleko Euskara sailak sustatutako programa hau ostiraletan egingo da. Eskola-asteari amaiera emango dioen egunean hasiko da ekimena, eskola eta ondorengo arratsaldeko orduak jolaserako erabiliz.

Sail antolatzailearen helburua bertako hizkuntzaren erabilera kalean areagotzea da, eta, horretarako, aisialdirako gunea eskaintzen du, non txikienek euskara hutsez sozializatzeko, ondo pasatzeko eta hizkuntza gaitasunak eta mintzamena indartzeko aukera izango duten, eskola-ordutegitik kanpo, giro ludiko, natural eta euskaldunean.

Udaberriaren hasieran eta Aste Santuaren ondoren, apirileko eta maiatzeko lehen ostiralean elkartuko dira parte hartzaileek, lau ostiral jarraian hain zuzen ere. Egun zehatzak apirilaren 12an, 19an, 26an eta maiatzaren 3an izango dira. Jarduerak ordu erdikoak izango dira, eskola-orduen ondoren gauzatuko baitira, laurak eta laurdenetatik seirak laurden gutxira bitartean. Parte-hartzaileek hainbat jolas eta jarduera antolatu egingo dituzte, irudimena, sormena, gorputz-adierazpena, nahiz beste trebetasun sozial eta hezitzaile batzuk sustatzeko.

Sail antolatzaileak gurasoei dei egiten die haurrak aipatutako saioetara eraman ditzaten, euskaraz dibertitu eta sozializatu ahal izateko, parte hartuaz etorkizunean euskaraz erraz hitz egiten lagunduko baitie.

‘Barixakuetan’ programako jarduerak euskara hutsean egingo dira. Parte hartzea librea eta doakoa da, baldintza bakarra da ondo pasatzeko gogoz joatea, besteak errespetatzea eta dibertitzea.